Guzien ertean da kontatzeko Riojan Klabijo deitzen den oian-aldean egin zigun faborea Errege D. Ramiroren denboran, zeñen alzineko Erregeak D. Alonso asi baize ukatzen Moroei trebutu infame bat pagarazten ziotena len, baize presentatzea urteoro eun donzella. (Eta onen denboran agitu ze agertzea milagrosoki Santiagoren gorputza, zazpi eun urtes altxaturik egon zena, mostratus Zeruak Aingiruen ta argi miragarrien medios, non ze on tesoro andi gura, 800 urtearen inguruan). Errege izan batek zorzi edo amar urte lenago Alfonso baño, deitzen zenak Mauregato, agian zeren Mora zuen Ama, logratu zue utzi zezaten geldi, obligazio in zuenareki, emateko urteoro petxa gisa eun donzella. Sartu ze Errege D. Alonso Kasto deitua 791 urtean: eta ez solamente etzue nai izan du pagatu petxa infame gura, baizik ere bi aldis il zitiote iago ezi eun milla Moro: Aren ondorean sartu ze D. Ramiro I.a Errege Leongo. Abderraman Cordoban Moroen Errege ia poderoso eginak manatzen zio suberki presenta zezkiola eun donzellak. Arritu ze Ramiro alako enbajadareki; eta erresolbiturik sufritzera lenago eriotzea, ezi alako deshonrea ta infamia, prestatu ze emateko gerra; zeintara segitu zuten anitz Obispoek ta Sazerdoteek. Abderraman suberbo bere indarreki, ta suturik trebutua ukatzeareki, jende infinizio bat bildurik, atra ze Kristioen kontra. Riojan Albelda deitzen den erriaren aldean eman ze batalla iraundu zuena egunaren geienean, etzela ezaun nioren alde abantalla: alik eta arratsalde apalean ia ezauntzen asirik Moroen alde, Ramirok erretiratu zitue bere tropa nekatuak, eta gutituak balienteenen iltzeareki aldapa batera, deitzen baita Klabijio. An gau gartan nola azken extremoan guzia ze klamatzea Zerura otoi eta otoi. Erre la, lotan agertu zekio S. Tiago, erraten ziola, ni naiz Españako Patrono, ez lotsa: biar asistituko dizet, eta eneki bateo logratuko duze biktoria. Idatzarri ze alegre, ta animaturik guziak bisione garreki paratu zitue orden onean joateko Moroen kontra inbokatus Santiago, zein bereala alzinean ikusi zute zaldi txuri eder batean, bandera bateki ta ezpata bateki sua zeriola, lurreratzen Moroak, ixtikatzen, urratzen, segitzen ziotela atzetik españolek, ta egiten nai zutena Moroes, zeñetaik gelditu zire ilik iruogei ta amar milla, gañarakoak barraturik; eta trebutu infame gura sekulakos kendurik. Eta biktoria gau zelebratzen du arrazioreki Españako Elizak Santiagoren aparizioaren nonbrean Maiatzaren 23. An gelditu ze inbokatzea Santiago españolek batallaen asterakoan; eta progatu dute Sanduaren patrozinioa patente askotan, erremedio humanorik niondik etzenean: berze askotan ezparin bada logratu, da zeren etzen konbeni, edo etzen mereji, ezi askotan bekatuak gaintzen dire sobra ta ainberze, ezi estorbatzen dute Sanduen patrozinioa. &. &. &.

 

 

Garillaren 31.an

S. Ignazio Loiola,
Jesusen Konpañiakoa

 

       Jaio ze S. Ignazio Loiolako Jaunenganik Gipuzkoan: azi ze Errege Katolikoaren Kortean; eta berez baliente izaeareki eman ze soldadeskara. Zegolaik Kapitan bekala defendatzen soldado gutieki Iruñeko Kastelu lengoa, sobra arriskatus, zango bata autxi ziote kañon-bala bateki, ta berzea maltratatu arri saltatu zenareki: baña Franzesek arrapaturik Kastelua, utzi zute bera joatera kura zeien bere errian. Sufritu zitue kurazioko oñazeak koraje andiareki, naiz esperanza guti zen sendatuko zela. Ze S. Pedro Apostoluaren deboto andia, ta armaen ertean lenago konpondu zitio koplak laudatus Apostoluaren koraje gura jokatzeas ezpatareki, preso in zutelaik Kristo gure Jauna. Eta orai enkomendatzen ze bere Majestadeai Sanduaren medios, nai bazio eman osasuna. S. Pedro bere jai-bezperan aparezitu zekio, ta bisita goneki asi ze oberatzen. Konbaleszenzian dibertitzeko eskatu zue Kaballeroen libruren bat; ta berzerik ez aurkiturik eskunara, ekarri ziote Kristoren ta Sanduen bizien librua, zein leitus itxeki ze deboziosko suan imitatu naies: ta proponitu zue prinzipiotako joatea Jerusalena bisitatzera leku sandu gaiek, ta errepasatzera pasioko pausuak Kristok an pasatu zituenak. Gau batez jaiki zelaik bere oraziora, sentitu ze arroitu lotsagarri bat etxean, nola guzia eror baledi lurrerat, ala adiarazis Demonioak zuen pena aren konbersioneas, adibinatzen zuen bekala gerra inen ziona gero. Beldur ze aragiaren inklinazioas, nola ain aisa baita konsentitzea gogorazio gaixtoren batean: enkomendatzen ze Ama Birjinai: eta Ama dibina agertu zekio bere aur dibinoareki besotan ekartzen ziola kastidadearen donoa, de manera ezi gerostik libre bizitu ze bekatu-genero goietaik beti.

       Konbaleziturik ia joan ze peregrino gisa Monserratera, paraturik bere armak dilindan Ama Birjinaren aldare-alzinean, eman zue prinzipio bizitza sanduaren: Eta len lenbiziko dilijenzia egin zue konfesio jenerale bat, eta pobre bati emanik bere tresena baliosoak, bestitu ze manta edo kapusai-iduri bat, pasatu zue gaua belan: prebenitu ze katees ta disziplines, egiteko justiziak gorputzean. Pasatu ze Manresara, nongo Hospitalean, ta an urbil zen kubila batean asi ta segitu zue bizimodu bat ain penitente arrigarria, ezi egungo egunean diraute señale ta memoriak pasatuas an urte batez: Penitenziaren aizpa da orazioa: ontan pasatzen zue gau geiena, egunekoas landara, elebaturik bere espiritua Jangoikoan. Aldi batez egon ze elebaturik aste batez ososoa, mostratzen ziola Jaunak orduan gero fundatu bear zuen Jesusen Konpañia, ta forma nola bear zen. Ikusiarazi zio ala nola kanpo bat; non alde batetik zegon tropa andi bat, lenean Luzifer Kapitan bekala: berze aldetik berze tropa bat, lenean Jesu Kristo; eta bi tropak elkarren kontra pelean: Andik etorri zekio deseo goratzeko bere Konpañia, Jesusen soldadeska bekala. Bere penitenzia ta orazioaren ariora zire Jangoikoak iten zition konsolazio, erregalo gozoak biotzean, ta ariman bisione ta argitasun alakoak, ezi erraten zue gero, ezi ezpalitz ere eskritura sagratua, zegola bera prest emateko bizia fedeagatik. An, naiz letra guti izanik oraño, konpondu zue Exerzizioen libru gura, Sandu guziek laudatua, anitz bekatari sandu itzulituena, zeñen medios bereganatu zituen S. Franzisko Xabier, ta berze lagunak. Konpondu zue inspiratus Espiritu Sanduak, ta erakutsis Maria Santisimak; nola bere Majestadeak errebelatu zion bere sierba bati gero.

       Andik joan ze Jerusalengo leku sanduetara bakarrik ta pobre gisa: bidean pasatu zituen trabajuak, eta an gozatu zituen konsolazioak Jangoikoaganik, nork explika? Nailuke gelditu an errepasatzeko maiz pasioko memoria gaiek, ta konbertitzeko infiel gaiek: baña Jangoikoak berze lekutan nai zue: ta ala itzuli ze Españara estudiatzera. Asi ze gramatikaren prinzipioetaik Barzelonan, segitus estudioak an, Alcalan, ta Salamancan, bukatus Parisen; ta guzietan konbertitus anitz onera, pensatus asko ignoranteek, iten zuela arte gaixtos iten zuena arte dibinos, ta pasatus berak orgatik anitz trabaju, persekuzione ta prisione. Azkenik Parisen konbertitu zitue bedratzi estudiante obenetaik, ta obena S. Franzisko Xabier. Orgatik batek nai zue il S. Ignazio; eta ortako joanik bere ostatura ezpatareki, eskaleak igaterakoan, aditu zue Zerutik boza bat, nora goaie, desditxatua? Orreki lotsarriturik itzuli ze atzerat. Romara joatean agertu zekio Aita Eternoa bere Seme dibinoareki, zeñek erran zio, ni izanen naiz zuen fabore Roman. Da gauza notagarria, ta Jangoikoarena proprioki, ezi denbora berean, noiz infernuak goratu zituen herejeak Elizaren kontra, prebenitu baizue Jangoikoak S. Ignazio ta bere Konpañia: 1521 urtean asi ze Lutero Alemanian eraikitzen herejia; ta urte berartan konbertitu ze S. Ignazio Españan. 1534 urtean errebelatu ze Henriko VIII.a Aita Sanduaren kontra: ta urte berartan S. Ignaziok Parisen errelijionearen zimenduak paratu zitue sujetatzeko espezialki Aita Sanduari. 1540 urtean Kalbino goratu ze Ginebran madarikatua: ta urte berartan S. Ignaziok fundatu zue Roman bere Konpañia: eta Paulo III.ak Aita Sanduak lenik aprobatu zue, ta gero laudatu ondoreko Aita Sanduek, ta Konzilio Tridentinoak. Irur boto komunen gañetik añaditu zue laurgarrena, joateko misione egitera noranai biali nai zituen Aita Sanduak. Ala bere antsia guzia ze, izan daien Jangoiko andia ezaundua, honratua, ta obeditua mundu guzian; eta bere intenzio, ta itz kontinokoa edozein lan edo gauzatan ad majorem Dei gloriam, Jangoikoaren gloria geiagotako.

       Zelo andi goneki bere idea ta pretensio guzia ze ezaunaraztea ta onetsiaraztea Jangoiko on bakar egiaskoa: prokuratzea beraren fedea ta legea: sinestea egiak, ta obratzea mandamentuak. Nola herejeek baitute galaraztea fedea, ta despreziatzea mandamentuak, kunplitzeagatik bizioak ta pasioneak. Orgatik aiek odios nai zute Sandua ta bere Konpañia: baña Sanduak karidades nai zitue desengañatu aiek, ta aien segizaleak. Nork erran ortako egiten zituen dilijenziak eta lanak? Nork erran ferbore ta ansia gura, zeñeki predikatzen zuen Jangoikoaren itza, ta predikarazten? Akabatzen zituelaik doktrinak, beti despeitzen zitue itz gebeki, Ama zaze Jangoiko Jauna zeuren biotz guziareki, arima guziareki, ta entraña guzieki: ta erraten zitue ain sua zeriola, ezi aditzaleen biotzetan itxekitzen baiziote su amoreskoa. Zelo andi goneki bialias landara asko lekutara bereak, injeniatu zue fundatzea anitz kolejio erreinuetan. Zelo goneki alzinatu ta aumentatu zue tenploen erreberenzia, ta dezenzia: doktrina Kristioaren erakustea maiz, eta maiz konfesa-komekatzea. Zelo goneki inarazi zue Roman Alemanen kolejioa, azitzeko langin onak beren lekurako: ta anitz etxe, biltzeko, ta salbatzeko gaizki ezkonduak, peligroan ziren donzellak, aur emazurtz desanparatuak, ta doktrinatzen zeudenak; ta berze asko piedadesko obra; beti anhelatzen nondik eta nola irabazi arimak Jangoikoaren; Orgatik galdeginik bein bere lagun bati, zein nai luken iago, eman balekio autara, edo oan bereala mundutik Zerura seguro betikos, edo gelditu emen zerbitzatzeko Jangoikoai, galtzeko peligroan? ark errespondaturik, naiago lukela joan Jangoikoagana; Sanduak zio, bada nik ez, baizik naiago nuke segitu zerbitzatzen, naiz peligro den neure aldetik galtzeko.

       Ain bizia ta bizkorra zue fedea, iduri baizue ikusten zituela sinestatzentugunak ikusi gabe: eta ala, zela etxean, zela kanpoan, zela berzeren alzinean, zela bakarrik sekretoan, guzia iten zue nola ikus balez presente Jangoikoa, ta nola berai bere Majestadea balegokio beira. Bada Jesu Kristo gizon dibino gura zenbat aldis ikusten zue, mintzatzen, eta aditzen zue, nola humeak Aita, edo bere Ministroak Errege Jauna? Aldareko sakramentuan eztaike pondera, zein erreberente tratatzen ta adoratzen zuen. Meza zelebratzen zue, nola balego Zeruan Aingirus inguraturik, bera erdian. An geienik zire bere amoresko sugarrak, negar gozosoak, desmaio amorosoak; komunki ondorean etzeike oan bere oñes, eta bear zute eraman lagundus. Ordenaturik Sazerdote, meza ondorean bi ordus zego ematen graziak; beti gero bentzait ordu bat, naiz okupazio anitz izan zezan. Bein manaturik Aita Sanduak presenta zeiela beraren palazioan biramon goizeko seietako, ez faltatzeagatik debozio akostunbratura, asi ze prestatzen bi orontakoan; egon ze bi ordus preparazioan; ordu bat mezan; berze ordu bat ematen graziak. Orgatik pintatzen dute zenbaitek Sandu gau errebestiturik ornamenta sagratueki. Esperanza ta konfianza bere Jaunabaitan zue ain seguro, ezi erraten zue egiaz ziona Dabidek, naiz nabilan erioaren erdian, eztut gaitzen beldurrik, berori baitago nereki. ps. 22. Ala, zegola itsasoan, edo leorrean, edo karzelean, edo nonnai, ta nola nai, zego nola Jaunaren besotan. Admiratzen zire anitz, ta zeukate Jangoikoaren milagrotako mantenitzea ainberze lagun ain errenta gutireki; Zer milagro? zio Sanduak, milagro litzake, ori agi ezpaledi. Amorea Jangoikoagana parte ikusi dugu ainberze lan ta obra on eginetan, ikusteko dago progurik obena, trabajuketa ainberze sufritzean, ta ain animoso ta ain alegre, ta ain prinzipiotik persegitua malamente, zergatik zen ona, ta ontzen zituen berzeak estudiantezutuan ere, Barzelonan, Alcalan, Salamancan, Sevillan, Parisen, Roman. Zegolaik preso Alcalan, guzia ze kuidatzea preso-lagunes deskuidaturik bere buruas: de manera ezi Maestru andi batek ikusi zuenak zio, eldu naiz ikustetik S. Pablo prisioneetan. Salamancan oroat preso bisitaturik berze batek galdeiten zio ia etzuen sentitzen ala egotea malamente. Sanduak alegre erran zio, ain gaitz andia iduri zaio preso egotea? Bada nik diot, eztela Salamancan ainberze grillo, ta katea, nola nik nai nuken eraman ene Jaun esu Kristoren amores. Parisen oroat Unibersidadean, nola aldatu baizitue onera S. Franzisko Xabier ta berze franko, nola beltzetik txurira, ezpaizeike ezaun lenekoak ziren, nai ziote eman baketak, edo azoteak, eta bazoezi ortara zeudela erkadan guziak, nor bere azoteareki eskuan, eta Sandua zoeie sufritzera animoso sereno; noiz ta Erretoreak ezaundurik santidadea artu zue eskutik, eskatu zio barkazio, ta laudatu eta libratu zue. Ala bere bizia ze padezitzea: Galdeginik errelijioso batek, zein den bide seguro laburrena perfekziorako, errespondatu zio ezi padezitzea trabaju anitz ta andiak Kristoren amores; eta eska zezola Jaunari grazia goi, ezi nori iten zion, itentiola anitz grazia batean. Padezitzeareki juntatzen zue karidade fiña padeziarazten ziotenen fabore, baita grazia graziaren gañetik, garaitus gaizkiak onkieki. Parisen batek in zitio asko agrabio, ta kendu limosnak zemazkienak. Aurkitu ze gizonoi gero bides ta heri, ta anparoik gabe niondik: oroiturik Ignazios eskribitu zio billete bat: eta Sandua leitu orduko bereala amenik artu gabe, paratu ze bidean, ta ibili ze oñes irur egunes ogeitazorzi lekoa-bide, jan ta edan gabe, ta ellegaturik besarkatu zue, ta asistitu zio, nola Ama amorosa batek, ta etzue utzi sendatu arteo. Alaxe da Jangoiko onaren espiritua: berze batek utziko zue or konpon, alegratus kontrarioaren gaitzas: on da Deabruaren espiritua. Errelijioso batek gastigatu zio, errearazi bear zituela Perpiñandik Sevillaraño ziren jesuita guziak. Sanduak errespondatu zio, bada nik nai nuke berori ta berorrenak guziak ikusi errerik Jangoikoaren amoresko suan. Humildadea zue on guzien zimendu ta guardia: oneki dijeritzen zue guzia. Lanze bat, eztuena iduri anitz, baña ure suberbiari latz zaiona kontatu nai dut, aita konfesatzea publikoan bere falta. Lenbiziko prediku in zuenean bere sortuerrian Azpeitian, erran zue pulpitotik, motibo bat izan dutena igateko leku gontara da emateko satisfakzio proximoaren honrari. Nik gastea nitzalaik ene gisako laguneki artugin due fruita kantidade bat berzerenetik; eta Jabeak sospetxas in zue preso berze bat etzuena kulparik. Bada jakin bez mundu guziak, ni izan nitzala gaixto gaizkiegillea. Eskatu zio pulpitotik barkazio gizonai, baizego an, eta guzien alzinean egin zio bere bi heredaje zituenen donazio. Non iten da alakorik? Noribaiti protxal barin baze, etzue erreparorik errateko bere bekatu pasatuak. Errelijioso konfesore bat bizi ze sobra lazo. Nailuke erremediatu Sanduak; baña etze trebe, ezpaize oraño sazerdote. Zer egin zue? Joan ze konfesatzera beragana: eta konfesaturik zuena, asi ze konfesatzen len konfesatuetaik zenbait, ponderatus ainberze, ta ainberze negarreki, ezi konfesorea mogitu ze penatzera berzes. Joan ondoan segitu zio atzetik, ziola, o Ignazio, Ignazio, konfesio goi ezta zure, baizik nere. Esker milla dizut: orai eska zozu Jangoikoai grazia, emendana dien osoki, zuk nai bekala. Ori ezta anitz: bazekie sartzen estanke izoztuan, ta andik predikatzen pasatzen zenai gaixtakeriara, etzeien pasa; eta lograturik kontent, naiz otzak pasaturik. Bazekie sufritzen golpeak ta paloak, estorbatzeagatik kulpak. Kuratu ta itzuli bere lan onera: eta erraten ziotenei goar zeiela, ezi len asi zutena bukatuko zutela, kendus bizia; Sanduak errespondatzen zue, eta zer deseatzen dut nik iago, baizik iltzea ene Jaunaren ta proximoen amores. Baña kontatzekos genero gontan in zuen guzia, bear litzake anitz libru, ta anitz denbora.

       Au ze anima animoso gura, nolakoak kuadratzen zaizkion Janloikoai, S. Teresak diones, egin zuena anitz gauza on ta andi Jangoikoaren zerbitzutan, ta pasatu zuena anitz trabaju ta andiak beraren gloriatan. Amabortz urtes gobernatu zue bere Konpañia barratu zuena Italian, Españan, Franzian, Portugalen, Alemanian, ta bi Indietan, obratus berak ta bere humeek milagro klaroak Apostoluen denborakoak, errabiatus herejeak inbidias eta penas, laburtu baizio bizia Melanton herejeen buruai, baizio lamentatus biotzetik, Ai ai, ezi ikusten dutenada, sarri beteko baita mundua jesuitas. Ellegatus plazoa, prebenitu ze berri berritan; errezibitu zue Aita Sanduaren bedeizioa, eta sakramentu guziak debozio guziareki, aipatus maiz Jesus beti zeukana biotzean; bake ta sosegu admiragarrian entregatu zio bere espiritua Garillaren azken egunean, 1556 urtean, eta bere adinaren 65.an. Bereala aparezitu ze glorioso anitz urrun zeudenei: Askotan agertu da bularra idikirik bekala, biotzean urresko letraes inprimiturik daramala Jesus, berze S. Ignazio Martir glorioso garren gisara, biok izan baizire Jesusen amante apasionatuak. Ezin konta ala dire milagro obratutuenak il ondoan. Konjuratzen zeudelaik espiritatu bat Trapanan Sizilian, Jangoikoaren probidenzias espiritu gaixtoak erran zue, gure etsai andia Ignazio il da, eta dago Zeruan berze Fundadoreen S. Domingo ta S. Franziskoren konpañian. Roman zeuka señora batek bere seme bat agitz gaizki iletsirik: ellegatzen ze S. Ignazioren eguna: enkomendatu zio gogotik; eta bezperan ustekabean aurkitu zue sano ta sendo, ziola mutikoak berak, S. Ignazio etorri zekiola, ta ukitus aurpegian, eskuas endatu zuela, ta manatu zuela jaikitzeko. Eskatu zue jateko: eman ziote, baña berla errebesatu zue; ta ori bizpirur aldis. Amak orduan erran zio, Sanduak nai bide du baru zaizen egun bere jai-bezperan. Barutu ze, ta gero bazkarian bijilias emanik guapoki artu zio estomagoak. Ezkon du batzuei aur bat jaiorik, zer izen paratu bear zekion, zute porfia bien ertean: Amak S. Ignaziori zion debozioagatik nai zue dei zeien Ignazio: Aitak zeren errian zen S. Ireneoren errelikia, Ireneo nai zue dei zeien. Irur ilabetez egon zire pleitu gontan. Azkenik erran zue Aitak, ez ala beti egotekos, galdein zogun aur oni, nola nai duen dei zagun. Istante aurrak, Ignazio Ignazio. Genovesadoan Ama Alaba noble batzuk konfesa-komekaturik eldu zire ugalpazterras, urak zoezilaik andi; urbildu ze alaba ezpondara ikusteko ta ustekabean urak janik ezponda eraman zue bereki. Klamatzen zue Amak: eta alaba erioaren erdian enkomendatzen ze Maria Santisimai, ta S. Ignaziori. Motiboa izan zue amets bat in zuena sei egun lenago, erortzen zela itsasoan, ta libratzen zuela S. Ignaziok, zenen konpañian sarturik bere anaia bat, murmuratu baizue sartu zela sandu etzenaren Errelijionean. Orai apareziturik Ama Santisimak S. Ignazioreki erran zio, ikusazu nola den sandu & libratu zute & 1618 urtean. Kanonizatu ze S. Teresareki &. 1622 urtean.

 

 

Agustuaren 4.an

Santo Domingo Guzman

 

       S. Domingo Españaren gloria, elizaren pilarea, munduaren argia, errelijioso Predikarien fundazalea jaio ze Kalaruegan Osmako Obispadoan jendaki nobletik. Irur anaia izan zire, ta irurak txoil birtuosoak, bata Sazerdote sekulare milagroegillea: berzea errelijioso Predikari: irugarrena gasteena ta sanduena S. Domingo. Au zeukalaik sabelean Amak, aparezitu zekio S. Domingo de Silos, ta seguratu zio izanen zuela seme bat agitz ona, jakintsua, ta sandua. Erdi baño len izan zue berze bisione bat, iduri zekiola zeramala sabelean txakurtto bat agoan zeukana tortxa edo zuzi bat sutan, zeñeki erretzen ta argitzen zuen mundua. Bataiatu zeneko ikusi zue Amabitxiak kopetan izar bat argitzen zuena guzia. Señale gebeki mostratzen zue Jangoikoak bere sierbo gonen ona. Txipizutuan ongi azirik, ona zena berez, ze ezaun izanen zena geroago. Estudiaturik Palencian ederki, bateo estudiatzen zue birtute guzia, espezialki miserikordia beartsueki: eta gose-denbora batez saldu zitue bere gauza guziak, eta bera nai ze eman truk erreskatatzeko pobre bat moroek kautibo zeukatena. Kastidadea guardatzean zue bere kuidado espeziala, ta sendagalla: ortako beñere etzue nai egon alfer, ez konbersatu emastekieki, ta ez an edan geiegi. Ze orduan Obispo sandu bat Osman, zeñek prokuratu zue ekartzea S. Domingo Palenciatik, ta egin zue Kalonje ta Arzediano. Ogeitamar urtetan asi ze predikatzen, ta egin zue bi urtes ofizio goi fruitu andiareki; alik eta Obispoak preziso izanik joatea Franziara eraman zue bereki sandua. Lentxago Españako Erregeren alaba D.a Blanka ezkondu ze Franziako Prinzipe herederoareki: ellegaturik aurkitu zue kuidadotan; ez izanes humerik. Sanduak eman zio erremedio errosarioa errezatzea debozioreki, ta errepartitzea errosarioak nai zutenei: Artu zue erremedioa, ta logratu zue fruitu ona lenbizikoa S. Luis, nola bere aizpa D.a Berengelak S. Fernando. Aizpa onak, Ama ditxosak!

       Baña aratakoan Tolosa-aldean aurkitu zue Albi deitzen den erri batetik atra zela hereje Albijense deituen kasta gaixtoa, kentzen ziotena bere maiteenari duen gloria, gala, ta sendagalla, txoil estimatzen duena. Nor da sanduaren maiteena? Ama Birjina. Zein da gloria ta gala geienik estimatzen duena? Birjin gelditua erdi baño len, erditzean, ta erdias geros beti Birjinik. Ori ukatzen zute urde gaiek. Ortas suturik santua zego defendatu naiak egia goi, ta desengañatu naiak errore gartaik jende gaiek. Prinzipiontako lenbiziko arratsean konbenzitu zue ta konbertitu ostatuko Nausia errore gartan zegona. Akonpañaturik bere Obispoa Romara, ta andik itzulirik Franziara, enpeñatu ze bere indar guzieki, orazio ta penitenzia andieki, argitzeko jende itsu gaien ilundura. Herejeek ezin erresisti sanduaren orazio ta arrazioei, eta onetsi bearrean beren mediku ta ongiegillea bekala, aborrezitzen zute etsai bekala. Eskribitu zute beren sektaren argumentuen libru, edo paper bat; eta sanduak berze bat egietafedearen: eta apostus bekala botarik biak hogera batean, herejeena bereala erre ta errautstu ze: sanduarena berez atra ze mellarik abe, ta baratu ze goiti zegon zur batean: eta diote zur garrek dirauela oraño testimoniotako. Irur aldis bota zute sura, ta irur aldis atra ze libre: orgatik konbertitu baizire zenbait. Baña berze frankok segi beren tema. Alaere sanduak porfia egin ta sufri Ama Birjinaren amores, ta milagro asko bitartean: gero ere emanes emanes logratu zue konbertitzea eun milla urbil. Armaetara ellegaturik herejeak ta katolikoak elkarreki, ta Konde Simon de Monforte katolikoen Jenerale inguraturik herejeenganik atra ze milla oñesko, ta zorzitan eun zaldiskoeki, lenik konfesa-komekaturik; ta eman zute animoso herejeen kontra, baizire iago ezi eun milla, zegon bitarteo S. Domingo orazioan, eta il zuzte armas iago ezi ogei milla, berze franko ito zire ugaldean eskapatu naies; eta katolikoetaik solamente sei edo zazpi faltatu zire. Milagro alakoeki famatu ze sandua, ta bera atzendurik bereas guzia ze trabajatzea prokuratzen Jangoikoaren ta bere Amaren gloria.

       Ortako ezaundurik bear zuela laguntza, bildu zekizkio zenbait lagun: eta Tolosako Obispoa joateareki Roman iten zen Konzilio andi gartara, non bildu ziren Aita Sanduareki 1285 Artzai espirituale, joan ze arreki Sandua ere, fundatu naiez Predikarien errelijionea. Inozenzio III.a ze Aita Sandu: erreparo zue admititzean errelijione berririk: eta S. Franziskok ere nai zue plantatu berea denbora gartan. Aita Sanduak lotan izan zue bisione bat, bere Letrango eliza arrallaturik erortzera zoeiela; ta bi gaiek arrimaturik soñak firme zeukatela etzeien erori. Ezaundu zue oneki zirela Jangoikoaren gizonak, ta Eliza Katolikoaren kolumnak; eta ongi arturik biali zitue disponitzera erregla bizimodu nai zutenaren. Itzuli ze lagunengana S. Domingo, eta disponiturik erregla segitu bear zutena, itzuli ze berriz Aita Sanduagana 1216 urtean: ilik orduko Inozenzio III.a, konfirmatu zio Honorio III.ak. Orreki sandua kontent agitz asi ze tratatzen erremediatzeas mundua bere aleginas. Onen prenda bat bekala ze lentxago S. Pedroren elizan izan zuen bisionea: Ikusi zue Jesu Kristo Juez bekala majestade andian jarririk trono batean, zeuzkiela irur lanza eskuan, galtzeko mundua. Ikusi zue Ama Birjina presentatzen zekiola humilki eskatus miserikordia bekatariendako: paratu zitiola alzinean bi gizon, baizire S. Franzisko, ta S. Domingo bera, ta erraten ziola, bi geben, ta eben humeen predikazioareki erremediatuko zela mundua. Ala aplakaturik bere majestadea, Sandua itzuli ze berebaitan konfianza onareki, bere fabore zuela Ama Birjina: eta iago berriz, noiz ta atra zeneko elizatik, opatu zuen karrikan S. Franzisko; eta beñere len ikusi gabe, ezaundu zire elkar, ta besarkatu zire ziotela, anaiak gara; Aita berbera, Nausi berbera dugu biek: goazen bateo unione onean, eta ezkaitzala infernuak aparta elkarren amoretik. Ala biak konzertaturik despeitu zire zein bere aldera. S. Domingo itzuli ze Tolosara bere lagunengana, errepartitzeko mundua barna Predikari Apostolikoak bekala. Españara biali zitue laur: etze bera etorri orduan, zeren joan nai zuen moro-errietara, martiriza zezaten an. Baña Jangoikoak estimaturik aren deseoa, etzio nai izan du permititu kunplitzea: eta beti Jangoikoak nai duena in bear da. Romara itzulirik milagro andien podores logratu zue fabrikatzea an konbentu bat, ta paratu ziote bereei habitua Maria Santisimak mostratu ziona fr. Rejinaldori: Barraturik lagunak berze lekuetara, etorri ze bera Españara, ta egin zue zenbait konbentu. Emendik pasatu ze bere Tolosara; andik berriz Boloniara, ta zelebraturik kapitulo jenerala bein ta bi aldis, heritu ze, ta ezaundu zue zela despeitzeko mundugontaik. Orren señale eman zio lentxago Jangoikoak, erran ziolaik orazioan, atoz, adiskidea, atoz deskansatzera, ta gozatzera gozo egiaskoak. Egin zue konfesio jenerala, ta ondorean despeitu ze bereenganik, ene humeak eta anaiak, ene biotzean ermako zaiztet guziok: ez penatu joateas ni zuenganik, ezi Jangoikoagatik munduaren utziak len dakar on gau, baita joatea nola noaien ni. Zenbatenas gutiago apegatzen zaigun mundutik, da obeago; ta seguratzekos angoa, bear da utzi emengoa. Nai diziet orai azkenean agertu sekreto batzuen probetxu, ta Jaunaren gloriatako; eta da, ezi beraren grazias konserbatu dutela beti birjinidadea garbi. Eta Jaunaren eskua ezpada izan eskas nereki, ezta zueki ere izanen txur. Baña beira ezi anitz balio duena anitz kostatu bear da. Preziso da erne bizitzea ta orazio egitea; ta aparta aparta emastekien komunika ziotik. Ez fia okasioetan: gaixtoena da deskuidatzea ta seguratzea zeuren edo berzeen birtutean. Kastidadearen izen benerablea ta sandua da nola bizitza, ezpataike errekobra. Naiz au erran zuen intenzio ones; etorri zekio eskrupulo erranas, eta konfesatu ze ortas. Ain delikatua zue konzienzia. Gero emanik konseju onak, ta manaturik leitzeko elizako orazioak, azken itzetan despeitu zue arima, igan zutena Aingiruek zerura. Iltze Agustuaren 6.an, 1221 urtean, zituelaik solamente 51 urte. Bereala eman zue zeruak asko testimonio beraren gloria ta santidadearen asko milagroeki. Eta 1234 urtean kanonizatu zue Gregorio IX.ak.

       Español glorioso gonen birtuteak eztire explikatzeko gure mias. Jangoikoarenganako amore fuerte andi gura, nork explika? Beti trabajatu naiak Jangoikoagatik! Beti orazio ta negar egiten berzeren bekatuengatik! Beti padezitu ta il naiak fedeagatik! Hereje batek il nai zuenak, ta ez fortunatu, erran zio bein, pasatu baiitza orai egunean alako bideas, ez itza egonen ia bizirik. Errespondatu zio Sanduak, nik badakit eztutela mereji alako fortuna: baña eman balezada Jaunak autara, zein eriotze nauten pasatu beragatik, ene gustoa litzake ebaki zindezkidan eskuak ta oñak; ta atra zañetaik mia; gero bi begiok; gero utzirik gorputza bere odolean bañatzen guti bat, burua ebaki zindezan. Apez batek galdegin zio zein librutan estudiatzen zituen ain gauza on erraten zituenak: errespondatu zio, ezi karidadearen libruan, ezpaita obeagorik. Zimendua zue humildadea ain barna, ezi bere kulpengatik uste zue estorbatzen zela herejeen konbertitzea: eta ala sartzerakoan edozein erritan, eskatzen zio Jangoikoai, ezdezala kastiga jende gau ene bekatuengatik. Irur Obispado ofrezitu ziote, baña ezin arrarazi. Tolosan baño gogotikago predikatzen zue aldamenetan, zeren Tolosan honratzen zute, baña ebetan lixtukatzen ta maltratatzen. Beti oiñ-urtuxian ainberze bideetan; eta sartzean erriren batean disimulatzeko penitenzia, paratzen zitue oñetakoak. Bere habitu pobrearen pean zerama silizioa, ta katea bat burdiñaskoa sarturik aragiak barna. Beñere etzue izan zelda xakinik, ta ez goatzerik: komunki bere goatzea aldareko peaña, edo eskañuren bat, edo lur utsa. Irur disziplina egunoro ixuris odola franko: bat bere Eekatuengatik: berze bat berzerenengatik: ta irugarrena purgatoriokoengatik. Zer milagro da alako tratamentuareki laburtzea bizia? Ain zena gogor bereki, agitz ze beratx amoltsu gañarako guzieki, baita bekatarieki ere: agitz neurritua mintzatzean, agitz atento espezialki errelijioso ta sazerdoteeki. Bada kastidade Aingiruen gura; koraje ta konstanzia gura onean; fede ta konfianza gura Jangoikoan, ta gañarakoak, nork erran? Orazioan egin ze ain Jangoikoaren gizona: An apegatu zekio Jaunaren ona! Meza erraten zue egunoro ainberze negarreki, inposible iduri baizue ainberze izatea ixurtzeko. Askotan atratzen ze sentidoetaik, sua zeriola: askotan goratzen ze airean gorputza.

       Baña zertan distingitu zen berex da Ama Birjinaren debozioan. Sandu gau da pregonatu ta barratu zuena munduan errosarioaren debozioa, estimatus, laudatus, ta enkargatus Ama Santisimak berak. Kontatzen duenez Aita Garzes benerableak, (cart. fav. vis. 6.) Asistitu zio Erregina Santisimak lenbiziko mezan: eta pulpitoan bere aldakan. Dio erran ziola itz gau, ain maite zaitut, Domingo, ezi lurrean bizi banitz, ez nindegoke kontent, ezpanego zure konpañia amablean. Aparezitu zekio milla ta eun aldis, ikusirik zion amore fiña sanduak ere. Baitare txastarazi zio bere bularretako esnea, erregalatzeko manera guzies arima garbi sanda gura. Ekart zen ere zitio zerutik ango erregaloak, ta bere eskus ematen. Azkenean asistitu zio iltzerakoan; eta bere Semeareki bateo eraman zute arima gura kolokatzeko zeruan Serafinen tronoan, ta Apostoluen koroan, Patrono ongi iltzeko debotoak &.

 

 

Agustuaren 6.an

S. Justo, ta S. Pastor Martirak

 

       Errelijio Kristioaren egiaren progu ona da, firmatu baitute beren odolareki anberze jendeek, espezialki emastekiek eta aurrek beren borondatez. Guzien ertean da eman zuten testimonioa bi anaiattoek Alcalan. Zebila Daziano Presidentea España-barna, otso goseti bat bekala, martirizatzen Kristioak. Ellegatu ze Alcalara: pregonarazi zue adoratzeko guziek aren Jangoiko zeuzkienak, ezperen, akabaraziko zituela tormentus. Zeudelaik lotsarriturik Kristio larriak, Jangoikoak armatu zitue bere Espirituas bi aur nobleak anaiak, batak zituela zazpi urte, au da S. Justo, berzeak bedratzi, au da S. Pastor. Zebiltza biak eskolan: eta aditurik pregon gura, biak beterik ferbores, zelos, ta fedeagatik il naiez elkar animatus, botatu eskolan paletak ta kartillak, eta laster joan zire Presidenteagana, oius ziotela, etzutela aiek nai adoratu aren Jangoiko falsuak, baizik Jangoiko bakar egiaskoa, ta Jesu Kristo Jangoiko-gizona; ta orgatik eldu zirela prest ematera beren bizia. Aiturik ori, gelditu ze Daziano arriturik, eta pensatus ori zela aurkeria, manatu zue azotatzeko biak sekretoan, orreki lotsatuko zirela. Zemazkitelaik ortarako, bi axuritto inozenteak zoezi animatus elkar: eta txipienak, baize justo, beldurrak agian, bere anaia etzeien fia aren konstanzias, erran zio lenik, ene anaia Pastor, ez lotsa iltzeas ere, eztare tormentues, aurrak garelako atxekian, zeren ezi Jangoikoak deitu gaituenak ainberzeko graziara, nola baita martirioa beraren amores, emanentigu arimo ta indar beartugunak, ermateko ongi. Alegratu ze Pastor aditzeas, ta errespondatu zio, arrazioreki deitzen zara justo, exortatzen bainauzu justoki, logra dezagun biek martirioaren korona. Errezibi suelto seguro ezpata gañean, ezi trabajuak guti dirau, eta gloria da betirokoa. Ministroek aiturik konbersazio gebek, kontatu ziote Dazianori, zeñek beldurrak, baldin segitzen bazue bere teman, garaituko zutela mutiko gaiek, eta gañarako kristioak animatuko zirela aien exenpluareki, manatu zue il zezkitela sekretoan erris kanpoan. Ala egin zute, kanpo batean ebaki zizkiote buruak arri baten gañean, zeintan gelditu ziren inpreso belaunen ta eskuen kuntzeak; adiarazis milagro goneki Jangoikoak, beratxago zirela arriak berak, ezi Jentilen biotzak. Kristioek bildu zuzte sanduen buruak ta gorputzttoak, ta ortzi zuzte leku gartan berean: Eta badire diotenak Kristo bera jatsi zela honratzera bere martir inozente gaien ilaria. Gero Españako gerra ta persekuzioeki galdu ze aien memoria, alik eta Asturio Toledoko Arzobispo batek Jangoikoaren inspirazios billatu ta aurkitu zitue gorputztto sanduak, eta izan ziote ainberze debozio, ezi utzirik Toledo pasatu ze bizitzera Alcalan, nora pasatu zituen errelikia prezioso gaiek, eta an pasatu zitue bere egunak, honratzen mutiko sanduak: nola eskribitzen duen S. Ildefonsok, izan zenak gero alaber Toledoko Arzobispo. Gero Moroak sartzeareki Españan, Urbizio deitu batek, zein daukaten sandutako Huescan, ta ango Obispadoan, artu ta erman omen zitue bereki; ta anitz Joan-etorri pasaturik, azkeneko gelditu omen zire Huescan, nondik 1568 urtean, Aita Sandu S. Pio Kintoren, ta errege Felipe bigarrenaren manamendus pasatu zute errelikia aien geien partea Alcalara, ta errezibitu esta andieki, ta paratu aien izenean egin zen Kolejiata batean. An dire honratuak aldare nausiaren pean den kapilla batean, pensatzen baita dela leku bera, non agitu zen martirioa; eta an dago arri gura, non degollatu zuzten, dauzkiena belaunen ta eskuen markak oraño ageri &.

 

 

Agustuaren 10.an

S. Lorenzo Martir gloriosoa

 

       San Lorenzo, daramana bere izenean bere triunfoaren laurela, España guziaren, espezialki Aragoaren honra, koraje ta balore Kristioaren exenplu admirablea, egietafedearen testigo firmea, niork ezin garaitu zuena, Jesu Kristoren imajina bizi propia, ta Eliza guziaren gloria, orgatik sandu guziek miragarriro laudatzen dutena, ta Eliza guziak jai ta bijilia, ta oktabareki zelebratzen duena jaio ze Huescan: Aita izan zue Orenzio, Ama Pazienzia deituak, eta Sanduak, zeñetas errezatzen baita Huescan. Bere gastezutuas ezta notiziarik, eztare nola joan zen Romara, baizik bai an izan zela Arzediano, ta Elizako gauzen ta ondasunen Maiordomo, zelarik Aita Sandu Sixto II.a, zein arrapaturik preso Baleriano Enperadorearen ordes zeramatelaik presondegira, Lorenzok ansiaturik akonpañatu naies martirioan, lasterka joanik erdetxi zue bidean, ta asi zekio erraten amoltsu negarti, Nora doaie Aita bere semea gabe? Sazerdote sandua, nora alzinatzen da bere Diakona gabe? Orrek etzue beñere ofratzen sakrifizioa ministroa gabe: Nola doaie orai ni gabe ofratzera bere odolaren sakrifizioa? Agian ezaun duzu, ez nai zela artako? Proga bez ia azertatu zuen eskojitzeas ni Ministrotako gauza nai zena: Nori fiatu zidan administratzea sakramentu aldarekoa, eztida eman nai parte ofratzean biziaren sakrifizioa? Zer itzak ebek? Zer sua ura? Zer anheloa! Zer antsia il naiez fede Kristiogatik? Jangoikoaren espirituarena da su gau, ezi gizonarena da bizi naia, ta ez il. Biotz-beratu ze S. Sixto aditus: eta erran zio Jangoikoaren aldetik, etzaitut uzten nik, nere semea, eztare desetxatzen: baizik ere andiagokoak izain dire zure peleak Kristoren fedeagatik. Nik zar bekala dut bukatzea laster lebeago: baña zuk gaste bekala bear duzu garaitu tiranoa padezitus iago, ta irabazi triunfo bat gloriosoago. Irur egunen buruan segituko nauzu ni sazerdotea zuk Diakonak. Bitarteo barin baduzu zerbait elizako ondasunetaik, emozute pobreei. Konsolaturik itzuli ze Lorenzo, seguraturik ilen zela martir irur egunen buruan. Eman ze prisa biltzera elizako ondasunak errepartitzeko. Joan ze Andre alargun baten etxera, non zeuden altxaturik anitz elizagizon eta Kristio. Guziei paraturik belauriko garbitu zitiote oñak humilki, ta utzi ziote limosna abasto; eta etxokandre alarguna heri zegona buruko miñ andieki, zeñatus, ta eskuak buruan paratus utzi zue libre ta sana guzis. Andik pasatu ze Narziso deitzen zen baten etxera, non aurkitu zuen anitz Kristio ikar ikar beterik angustias. Konsolatu, ta animatu zitue: ta oroat garbiturik oñak, utzi ziote bear zuten limosna; ta itsu bat Kreszenzio deitua zeñatzeareki begietan argitu zue. Andik joan ze kubila Nepozianoren deitura: an oroat konsolatu, oñak garbitu, ta sokorritu ziote: ta sazerdote bat Justino deitua ikusirik an, bota zekio oñetara apatzera humildade andiareki. Ala zoeie prestatus logratzeko grazia andia bear izan zuena pasatzeko pasatu zuen martirio arrigarria.

       Gaua pasaturik lan gebetan, biramonean ia iltzera zeramatelaik S. Sixto, atra zekio bidera S. Lorenzo, ta erran zio, ea ez nazala ia desanpara, ene Aita Sandua, ezi enpleatutut orren tesoro enkargatutidanak. Aditurik tesoroen aipakundea Ministroek, bereala in zute preso, ta kontu eman ziote enperadoreai: Onek kontent ustez ase kodizia, ta errendiarazi Lorenzo, enkargatu zue onen guardatzea Hipolito deitzen zen kaballero bati, zeñek paratu zue karzelean berze asko presoen ertean; zeñetaik ze bat Luzilio negar eginaren utses bere desgraziagatik gelditu zena itsu. Oni predikatzen zio S. Lorenzok sinetsi zezala Kristobaitan, ta argituko zuela. Sinetsi zue, bataiatu ze, ta argitu ze. Famatu ze Roma guzian milagroa; etorri zire anitz itsu argi billa, ta guziak argitu zitue guruzearen señaleareki: eta preso guziak ere konsolatzen ta animatzen zitue bere koraje alegre garreki. Afizionatu zekio presoen kuidazalea Hipolito ere, ta arturik apart adiskide-aintzu asi zekio erraten, ager-zezkiela tesoro altxaturik zeuzkienak. Sanduak amoroso erraten zio, o Hipolito, sinesten badu Kristobaitan, tesoro andiak ofrezitzentiot ta bizi eternoa. Eta gutibana sinestarazi zio, ta bataiatu zue bere familia guziareki; eta Jangoikoak ala premiatu zue, ezi ikusarazten zitio bataiatzen zirenak atratzen alegre eder ederrak... Enperadoreak presentarazi zue bere alzinean Lorenzo: galdegin zio elizako tesoroes: Sanduak sereno ausart, auna, ainberze gana barin badu elizako tesoroen, bida bizpirur egun biltzeko. Eman zitio kontent ustez beteko zion etxeguzia urres eta zillarres, baitare lagunak, baita karroak ere. Lorenzok bildurik al zuzken estropeatu, maingu, itsu, malder, ta pobre guziak, guziak paratu karro gaietan, ta erman zitue enperadoreagana, erraten ziola, Ona non tuen Elizako tesoroak. Ezta erratz explikatzea kolera artu zuena enperadoreak, ikusirik bere esperanza ala burlaturik: eta ala sua zeriola begietaik manatu zue biluxi zezatela an berean, ta arraskatu burriñasko aztaparrez gorputz guzia; ta presentatu alzinean instrumentu-genero guziak usatzen zuztenak martirizatzeko, ziola, guziok progatu beartuk ezpadidak obeditu nai ukatus eure Jesu Kristo. Sandua ain zego amorosturik bere Jesu Kristos, ezi guzia guti iduri zekio amorearen kasos, eta ala batere ez lotsaturik, baizik sereno animoso alegre erran zio Tiranoari, o gizon miserablea, uste du garaitu ni bere meatxu ta bere tormentueki? Bada diot, ezi orrendako direla tormentu, enetako erregalo, ta nere gosea izan dela beti asetzea mai gontan erregalo gisa gebetas... Nola entenda? nola sinesta ere lenguaje gau lurreko animalettoek? Entendatzen dute Jangoikoaren amoresko ardo prezioso gartas orditurik daudenek.

       Andik eramanik berriro orañik Tiranoak bere kodiziaren goseareki erraten zio, ea, atra niri tesoro altxaturik dauzkizunak, eta adora gure Jangoikoak: ezperen, eztizute baliatuko libratzeko ene eskuetaik. Sanduak sereno, nik konfianza dut an gorako tesoroetan, baitire ene Jaunaren miserikordia ta piedadea, baliatuko didatela atratzeko libre nere arima, naiz gorputzak senti pena. Azotarazi zue plomusko azoteeki txatxakatus aragiak ta ezurrak: Sanduak Jangoikoai iten zio orazio, errezibi zezan beraren arima. Aditu ze boza bat zerutik erraten ziola anitz pasatu bear zuela oraño. Aditu zute on berze askok, eta Tiranoak zio, o Romanoak, eztuzie ikusten nola Demonioek faboratzen dioten oni, despreziatzeko zuen Jangoikoak, eta Prinzipeak, eta tormentuak? Eta itsuturik iras, edarazi zue Lorenzo tormentuko goatzean edo potroan, deskoiuntatzeko ezurrak, ta zatikatzeko aragiak aztapar ta istrumentu tzorrotzeki. Aidirelaik ortan berdugoak, Sandua aurpepi alegreareki zego ematen graziak Jangoikoai. Biz bedeikatua, o ene Jaun ona, eta eman bezagu grazia guziei, ezaun dezaten ebek ere zein ona den, ta eztituela bereak desanparatzen bear orduan. Biali zue Jaunak Aingeru bat, freska zezan, ta alibiatu pena bortitz gartan, oial txuri bateki garbitus izerdiak eta llagak. Ikusi zue au an zegon soldado batek deitzen zenak Roman, eta gero eskatu zio bataia zezala, nai zuela izan Kristio eta bataiaturik izan ze Jesu Kristoren Martir, Sanduaren konsoluareki.

       Etze ase Tiranoa ainberze tormentatuas, ta ainberze aldis S. Lorenzo baliente gura: baizik ere determinatu zue enpleatzea gau bat ososoa tormentatzen gorputz zatikatu gura pensa ala tormentu-motaeki: eta ekarrarazirik, pena emateko, ziren makina guziak, galdegin zio, zer jendagitakoa zen. Errespondatu zio Lorenzok, ni naiz española, ta txikizututik Roman azia lege sanduan ta dibinoan. Dibinoa, zio ark, deitzen duk legea erakusten dikena egiten burla gure Jangoikoes, ta tormentues? Lorenzok sereno, nie ene Jaun Jesu Kristoren izenean eztut beldurrik orren tormentues. Tiranoak emen, bada ezpaduk adoratzen gure Jangoikoak, gau gontan guzian eztiat atertu bear ire tormentatzen. Sanduak ontara, beras gau gau izanen da gau ona enetako, ez ilun, bai argi ta alegre. Manatu zue Tiranoak paratzea goatze-iduri bat burriñasko sareeki, edo parrilla ta trilla deituak, ain andiak, ezi jasi zezaten gorputza, eta pean barratzeko anitz brasa, joan zeien erre-pispildus gutibana, ta eriotzea izan zezan neke-penatsuago, zenbatenas luzeago. Guzia prestatu zute berdugo kruelek; biluxi zute gorputz sandua guzia llagatua, ta paratu zute trillen gañean, eta su bizia pean. Zego Tiranoa begiak armaturik beira bisai ilunareki; berdugoak zirikatzen sua tenaza ta burriñeki; gañarako an zirenak arriturik; Aingiruak ikusten alako ikusgarria; eta S. Lorenzo pazienzia ta sosegu admirableareki erraten Jaunari, errezibi bez, Jauna, sakrifizio gau berorren honratan. Eta Jauna zego indar ematen ta faboratzen. Etzue iduri zegola tostatzen trilla ikaragarrian, baizik goatze beraz batean: eta ala burlatzen ze ai zirenes bizten sua: eta Tiranoari erraten zio, ia erre da alde batetik, itzuli ta asi daike jaten; ezi elizako tesoroak orrek naituenak eztitu arrapatuko, zeren paratu dire zeruko tesorerian pobreen eskus. O Lorenzo admirablea, Jesu Kristoren soldado baliente garaitu eztaikena, orren aragiak ote dire arriskoak edo bronzeskoak? Edo eztu sentidorik? baña bai, ezi mostratzen du izerdi darionak: baña amoreak sufriarazten dio guzia: eta fuerteago ze su amoreskoa erretzen ziona biotza, ezi su ikatzarena erretzen ziona gorputza. Plazoa bete zelaik goratus begiak zerurat, zio, Esker milla, Jauna, idiketzen baitida ataria sartzeko berorrengana. Au erran, ta egatu ze arima andi gura errezibitzera korona ongi merejitu zuena. Biramonean ortzi zute Kristioek gorputza sendatu zuen alargun garren heredajean, ta zelebratu zute ilaria irur egunes an egones orazioan ta baruan: azkenean zelebraturik meza Justino garrek konsejatu zitue joateko nor bere alde etzezkiten arrapatu. Martirio gau agitu ze 261 urtean. S. Leonek dio, ezi nola S. Esteban lenbiziko Martirak honratu zuen Jerusalem, honratu duela Roma S. Lorenzok: eta guziak eztaizke ase laudatus alako Martira leku guzietan &.

 

 

Agustuaren 14.an

S. Estanislao Kostka

 

       S. Estanislao Kostka, Poloniako lore ederra, Jesusen Konpañiako Nobizio il zena sandu ta gaste emezorzi urteetaik emeretzitara, jaio ze bere buratsoen kastelu batean jendaki ilustre prinzipale batetik. Amirur urtetan biali zute bere anaia zarrenaren ta Aio baten konpañian, estudiatzera Biena Austriakoan. Agitz ze aplikatua estudiora, ta bateo ain ona ta onera emana, ezi len lenbizikoa jaikitzen ze goizetan; ta Jangoikoa lenbizikorik billatzen zue. Estudiora baño len, ta estudiotik atra ondoan prezisoki bisitatzen zue Jaun Sakramentatua elizan egunoro, ta egunoro meza enzutzen zue, ta jaietan al zuzken guziak, nola bere errosarioa ere bai egunoro Maria Santisimari, zeñen deboto fiña baize. Alakoak zire bere afizioneak ta dibersioak. Ala ze agitz erretiratua, geldia, ta ixila. Lagun gaixtoetaik urrun, nola apestatuetaik: bere gisako onttoeki ze bere konbersazioa modesto alegre amoltsua, ta ala ze onetsia ere. Denbora gartan eman zio heritasun batek, ta ekarri zue azkenetara: Zego guzis aflijiturik, ez iltzeas ainberze, nola ezin komekatzeas, zeren ostatuko Nausia baize hereje. Sta. Barbarai enkomendatzen ze, leitu baizue aren debotorik eztela iltzen sakramenturik gabe. Baliatu zekio fedea, ezi gau batez zegolaik idatzarririk ikusi zue Sanda akonpañaturik Aingerus sartzen kuartoan, zekarratela sakramentu aldarekoa, zein errezibitu zue aien eskutik gozoso. Fabore gonen atzetik egin zio berze bat bere Ama Santisimak, agertu baizekio semeareki besotan, ta utzi zio aur dibinoa goatze-gañean, ta mintzatu zio amorosa, sartzeiela konpañian. Alako bisitareki etorri zekio on guzia, ta osasuna, zein deklaratu zute Medikuek milagros izan zela, etzeikela berze gisas: baña niori berak etzio erran nola.

       Konbaleziturik bereala komunikatu zio konfesoreai bere bokazioa ta ordena sartzeko Konpañian: onek desengañatu zue etzutela artuko Bienan Aitaren baimendea gabe. Baña etzue mutil sanduak esperatu nai ainberze, eztare esperanzarik utziko zuela Aitak, ta ain guti anaiak. Onek, kondizio gaixtoa izanes, gaizki tratatzen zue itzes ta eskus ere. Sufritzen zue, baña erraten zio, ematen didazu motibo, joateko zure konpañiatik norapait, ta emain diozu kontu nitas Aitari. Goaie ordu gaixtoan nai zen lekura, erran zio arrek koleras. Baita Estanislao sosegu andiareki gau gartan prestaturik, biramonean konfesa-komekaturik, enkomendatus bere Ama Santisimari, ta aldatus tresena pobre batzuk paratu ze bidean oñes, ta asi ze joaten prisaka prisaka Augustarat: Anaiak falta aurkiturik, ta kotxe batean segiturik laguneki, erdetxi zute kanpo batean, baña Jangoikoak nai ta etzute ezaundu. Segitu zue sanduak bere bidea, ta goiz batez sartu ze eliza batean konfesa komekatu naiez, baña jakinik zela herejeena, deskonsolatu ze: baña Jangoiko onak biali zio Aingiru bat eman ziona komunione sagratua. Oneki animoso joan ze ibilis berreun ta iruogei ta iago lekoa Romaraño, non errezibitu zue S. Franzisko Borjak Lastallan 1567 urtean, sartzen zelaik adinaren emezorzigarren urtean. Aitak jakintzuelaik eskribitu zio karta bat beterik sus ta meatxus: semeak errespondatu zio berze bat beterik humildades, karidades, ta desengañus: bateo erresoluzio andias.

       Zegolaik ia seguro bere Jangoikoaren etxean ta proprioki Jesusen konpañian, kontu inik ia etzuela berze Aitarik baizik Jangoikoa, ta ez berze Amarik baizik Maria Santisima, deitzen zuena beti ene Ama, eman ze sandutzera iago berri berritan, plazer egin naiez bere Majestadeai. Guzia ze humillatzea, mortifikazioa, obedienzia, sufrimentua: ain manso modesto afable, ezi Nobizio-lagunek beiratzen, ta maite zute Aingeru bat bekala. Orazioan ze bere bizia: an azi zen ze arima, ta erregalatzen: entendamentua argitzen, borondatea erretzen, biotza amorosten Jangoikoas ta Jesu Kristos, ainberze, ezi kanpora ere komunikatzen ze su gura, askotan baize preziso ur otzes ta oial bustis freskatzea bularra, ez sofokatzekos: ta zoeie konsumitus gaitz amoresko gozo gartas. Zertan iago distingitu zen, izan ze Ama Birjinaren debozio amorosoan: bere estudioetako progu ta lan guziak Ama Birjinaren honratan: bere konbersazioak Ama Birjinaren laudarioetan: bere gogo ta gusto guzia Ama Birjinan. Bazekite on lagunek; eta ala gusto emateagatik berek asten ziote konbersazioa Ama Birjinaren laudarioen. Beraren atenzios Nobizioen Maestruak astean ta bukatzean belaurikarazten zitue errezatzeko abe Maria. Au da, zio beti, nere Ama, au Ama nerea. Amore gonen kasos paratu zekio deseo iltzeko Asunzioaren bezperan, ta eskatzen zue grazia goi, ta agindu zekio, ta agitu ze. S. Lorenzoren bezperain Bezperan pensatus Martir andi gonen erretzea trilla gaietan, itxeki ze S. Estanislaoren biotza amoresko suan, ta galdein ziote lagunei, nola zeiken bat erre S. Lorenzoren gisara: ta biramonean atra ze Refektoriora disziplina publikoareki, belauriko erran zitue bere faltak, apatu ziote oñak guziei, ta eskaturik limosnas janaria ta edaria jan eta edan zue lurrean mai-pean: andik joan ze zerbitzatzera sukaldean, ta ango sua ikusteareki, berriro pensatzen zue Sanduaren martirioan, ta ainberzeko amoreak artu zue, ezi emanik desmaio batek an, andik erman zute goatzera. Izan ze au S. Lorenzo-bezperan. Bezperagoan eskribitu zue karta bat bere Ama Santisimaren entrega zezon Sandu garrek: artan erraten zio, ene Ama Santisima, o Ama nerea, ni ez naike bizi ori gabe: orren amores ta orren ikusi naiez nago heri: in bezada grazia eramateas emendik bere eguneko, ikusteko orren edertasuna, ene Ama, eta an iten dioten festa. Medikuek etzute uste gaitz peligroskoa, baña berak seguratzen zue artaik ilen zela, ta Asunzioaren bezperan. Ala nola sukai karra suak, zerama konsumitus sanduaren gorputza amoreak. Egun gartan argitu ze txoil akaiturik: eskatu zio erretoreai humil ta ansioso elizako ordenamentuak, ta paratzea lurrean. Gusto egin zio zeiken gartan; paraturik lurrean almadraka pobre bat, ontan sanduak errezibitu zue Biatiko sagratua, ta Olio sanduaren sakramentua debozio bakanareki. Bereala goraturik begiak zerurat zego beira beira elebaturik ixil ixila. Galdeginik ia zegon konforme joateko emendik, errespondatu zue alegre Dabiden gura, Prest dago, Jauna, prest dago ene biotza: eta konfesaturik berriz, ta despeiturik amorosoki bere Nobizio-lagunak, erregalatzen ze bere Ama Birjinaren imajinareki, gero Jesus guruzifikatuareki, egines latinesko orazio luze bat propia garai gartako. Leiarazi ze Sanduen litania. Orduan ze noiz agertu zekion bere Ama maitea gloriako Erregina akonpañaturik Birjines, zeneki egon zen jardukian eraldi on batez: ondorean ixil suabekiro despeitu zue arima, bere adinaren 19.an ta Kristoren 1568.an anitz biziturik urte gutis. Ila gelditu ze bizi bekala. Anitz urte ortzias geros idikirik obia, aurkitu ze oso eder fragrante. Milagroen podores asi ze jendea zelebratzen denbora gutiren buruan, ta Klemente VIII.ak deklaratu zue Beato 1602.an: gero kanonizatu 1725.an &.

 

 

Agustuaren 20.an

S. Bernardo Abadea

 

       S. Bernardo santidadearen, ta xakintasunaren hispillu ederra, sendo eta gozoa, jaio ze Franziako Borgoñan erri txipi batean Fontana deituan. Teselino Aita kaballero soldado ta Kristio ona: Ama Aleta birtuosa, oneki sei seme izan zituena, ta alaba bat. Seme on gau zeramalaik sabelean ikusi zue ametsetan zeramala txakurtto bat txuri ederra ta aunka iten zuena: konsultaturik deklaratu ziote, izanen zela Predikari andia guardatzeko Jangoikoaren etxea gaixtoen kontra. Jaiorik azi zue Amak kuidado iagoreki, eta mugonez paratu zue estudioetan maestru oneki. Eta etzue anitz bear, ezi ze berez argia, ta onera emana. Izan zue burukomiñ andi bat: ekarri ziote emasteki enbustera kurazale famatuetaik bat: mutikoak ezaundurik etzela arte onekoa, bota zue ordu gaixtoan asarre oius bereala: eta Jangoikoak nai ta orreki sendatu ze istantean. Il zekio Ama, ta gelditu ze Bernardo gasterik emazurz: baña zelaik berez alketi honestoa miragarriro, berze alde galant gallardoa, lagun armen ertean, bear Izan zue bere birtutea, ta dilijenzia, libratzekos erretzetik Babilonia gontako suan. Bein deskuidaturik beiratzean sentitu zue tentazioaren sua, baña Jangoikoaren inspirazios sartu ze an urbil zen estanke edo balsa izoztu batean, nondik atra zuten otzak pasaturik: baña orreki logratu zue grazia, garaitzeko tira ta berze tentazio izanak. Ostatus ellegaturik bein, gauas etzinik zegon lekura sentitu zue eldu zela tentazalea: gaste honestoa asi ze oiu egiten, ladronak ladronak: orreki erretiratu ze berzea, guziak jaikitzeareki. Bi aldis agitu ze gisa berean. Biramonean bidean lagunek galdeginik zer ladronen ametsketan egon zen, errespondatu zue, etze amets, baizik egia, nai zidatela errobatu kastidadearen tesoro preziosoa, estimatzen dudana nik Jangoikoareki iago ezi lurrean diren urre zillarren tesoroak.

       Libratzeko peligro ta peste gisa gebetaik, ta gozatzeko Jangoikoas gaiken diña munduan, determinatu ze sartzera errelijionean. Baña nola baize mutil ain guapo jakintsua ta esperanza anditakoa, bereala eutxi zekizkio aide ta aiskideak, kendu naiez burutik: baña kontra agitu ze, ezi garaitu zitue guziak, ta bere espiritu ta mintzaera onareki bereganatu zitue osaba bat, anaiak, ta adiskideak ogeitamartaraño erretiratzeko Zistelgo konbentura, non guti baize oraño ango bizimodu penitentearen beldurrez: baña S. Bernardok gogorrago ta naiago, baize arima animosoa. Gelditzen ze Aita zarraren anparotako anaia txipiena Nebardo, zeñi despeidan erran ziote, Adios Nebardo, or uztentizugu etxe ta haziendak. Errespondatu zue mutikoak zar-aintzu, Zer partizio da ori? zuek arrapatu zerua, ta niri utzi lurra? Eta gero ark ere segitu zue bide bera. Nork explika, nola eman zen sandua Jangoikoai? Bere orazioa, mortifikazioa, penitenzia, humildadea, obedienzia, karidadea, ta santidade zen guzia? Animatzeko bere burua, zeuzkie maiz agoan ta biotzean itzkebek, Bernardo, Bernardo, zertara etorri zara? Guzien azkena kontatzen ze, ta guzien zerbitzuko: eta zerbait dispensa ematen baze, ori, zio, ar dezakete berzeek, baitire sanduak, ez nik, bainaiz bekataria gogorki tratatu bearra Jatekos bear zute igitatu Monjeek; uzten zute sandua etxean etzekiela igitan. Eskatu zio negarres Jangoikoai grazia, igitatzeko ark ere; ta logratu zue ain oso, ezi gero pasatzen zitue guziak igitatus milagros bekala diestro eder. Obedienziaren pean bizi naia ze beti, zion bekala berak ederki, naiago lukela bere guardian amar Artzai, ezi ez bera izan nioren Artzai, zeren iago beldur zen otsoaren ortzes, ezi Arzaiaren makilas: baña eginik monasterio bat Klarabalen, ango Abade in zute S. Bernardo nai etzuela bortxa: Burua apaldurik, ofrezitu ze trabajura arimen onagatik. Miragarriro jende bildu zegio bizitzeko beraren konpañian ta obedienzian, guzietaik bat bere Aita proprioa, bizitu ta il baize sanduki seme sanduaren konpañian. Arreba bakarra gelditu ze munduan ezkondurik abrats bateki. Joan ze ura bein ikustera bere anaiak, baña bere munduko gala ta ponpareki. S. Bernardok manatu ziote nior etzeiela atra ikustera bana: aurkitu ze au porterian deskonsolaturik etziotela kasorik anaiek: gero ere atra zekio S. Bernardo, ta bere itz leun fuerte gaieki aldatu zue de manera, ezi gerostik a bere kuidado guzia ze nola inen zen sanda, ta bi urteren buruan senarraganik logratu zue lizenzia bizitzeko errelijiosa.

       Eman zio Jangoikoak sandu goni bere espiritu suabea ta fuertea; gero entendamentu ta jakinde bat admiragarria; oneki bateo mintzaera ain ezti gozoa, ezi errenditzen zitue biotzak gustoso: Baña obeki errana da diona ebanjelioan, etzela sandua mintzatzen zena, bai Jangoikoaren espiritua berebaitan. Prinzipioan nola bera baize ain sandu, ala nai berzeak ere, ze gogorkara, sufritzeko ta emendatzeko falta dunak, ta etze ain ongi akomodatzen guzieki, alik eta gau bates agerturik aurtto batek inguraturik ar uis manatu zion, etzezala utzi errateko bereei humeei bekala iduri zekiona; ia ez bera, baizik beraren agos Espiritu Sandua mintzatuko zela. Manamendu goneki bateo eman zekio manso amoltsuaren grazia ta dono admirable bat, tratatzeko ongi guziak, iduri baize ia gizon bat berria, edo Ama bat amorosa humeeki, baitare Aita oso zuzena bear orduan. Beretako gogor, berzeendako beratx, baña beti zuzen-bideas. Itzak ere diktatzen zitio Espirituak noiz ta nola bear ziren. Bein ze golaik predikatzen, gogoratu zekio gauza on bat: pensatu zue obe zela guardatzea berze aldi bateko: baña erran zio Espirituak gogora, on erran arteo, etzaizu emanen berzerik: ta ala erran zue bereala. Berze bein gogoratu zekio, zein ongi doaien! Baratu ze; ezaundu zue zela Deabruaren tentazioa: errespondatu zio, eztiat asi iregatik, ta eztiat ere utziko iregatik. Berze bein bisionean eraman zute Jangoikoaren tribunalera: akusatu zue Demonioak: errespondatu zue sanduak, konfesatzen dut eztutela mereji gloria eternoa nik: baña ene Jaun Jesu Kristok bere du bi titulos, lenbizikoa zeren baita Jang oiko, bigarrena zeren irabazi duen bere odolaren kostus: bera dago kontent lenbizikoareki, ta bigarrenas iten dida niri grazia: onengatik eskatzen dut. Konfuso joan ze etsaia. Zer izanen da gutas?

       Baña zertan agertu zen sandu gonen andia, izan ze ongi egitean Kristoren eliza edo familiari, zeren ezi bere denboran eskojiturik Aita sandu, eta Kristoren Bikario lurrean Inozenzio II.a, goratu ze Zisma nonbratus Pier Leon bat ere Aita sandu; ta bazitue onek ere segizaleak, erregeak ere. Asko lekutan iten zire konzilioak deklaratzeko egia. Franzian ere egin ze, ta erregeren ta guzien ordez deitu ze artara S. Bernardo: eta nola baizekite zela Jangoikoaren gizona Jangoikoareki komunikatzen zena, guziek utzi zute beraren eskuan azertua. Deklaratu zue Inozenzio Aita sandu lejitimo proprio: ta ala ezaundu ta obeditu zute Franzian. Solamente Gaskuñan ta Akitanian Gillermo Dukearen, ta obispo bano baten kasos etze obeditzen. Orgatik sanduak mintzaturik Dukeari, ta ezin errendiarazirik, azkenean eliza-atarira atrarik Sakramentuareki eskuetan, an lotsarritu ta eroriarazi zue lurrean, ta konbertitu zue, nola erran zen aren bizian, ta gero Jangoikoak in zue sandu. Obispoa gelditu ze bere teman, baña goiz batez aurkitu ze ilik bere goatzean sakramenturik gabe. Pasatu ze sandua Inglaterrara ere, ta ango errege ta erreinua ere itzuli zue Inozenzioren obedienziara. Italian ere sosegatu zitue, ta Milanen, leku guzietan beiratus guziek sandua nola berze munduko gizona. Itzulirik bere konbentura, nola bere kafiara txoria, uste zue errepausatu: baña Rojerio Siziliako erregek defendatzeareki Pierleon Anakleto deitu zena, zego Aita sandua trabajus inguraturik: etzue alibiatzeko aurkitzen mundu Kristioan alakorik, nola S. Bernardo: eta ala deiturik joan ze berriz Romara, gero errege gura ta Abogatu famatuak desengañatu zitue egias: eta sanduaren orazios Aita sandu falsua emendatu naietzena heriturik akabatu ze irur egunes. Aren lekuan bere aldekoek in zute berze bat: baña au gauas etorri ze S. Bernardogana, ta utzirik insigniak sanduareki joan ta bota ze Inozenzioren oñetara. Orreki akabatu ze Zisma gura sei urtes trabajarazi zuena S. Bernardo, baña lagundus ederki Jangoikoaren eskuak milagroketareki.

       Berze zerbitzu on eder bat egin zue Kristoren Elizari, baize tapatzea agoak otsoeri, diot, herejeeri. Pedro Abailardo banoa konfunditu ta konbenzitu zue konzilio batean; ezpaizio utzi itzik zer erran. Jilberto Porretano obispoa obligatu zue deserratera erran zuena. Henrike Monje galdu bat zebilana eraikitzen zizaña Elizako sakramentu, sazerdote, ta gauza guzien kontra, ikusiarazi zue zela otso galgarria galarazten zituena jendeak, ta ala berek arrapaturik entregatu zute preso. Sanduak sinestarazteko bere egietafedea predikatzen ziotena, berze infinizio bat milagroen ertean, aldi batez ekarri ziotelarik ogi-kantidade bedeikatzeko, erran zue pulpitotik, ogi gontaik jaten duten guziak sendatuko dire. Bere lagun zen obispo batek, iduriturik sobraxko errana, explikatu zue, entenda, jaten baute fede onareki, sendatuko direla. S. Bernardok, ez, Jauna, eztut nik ala erran, baizik ontaik jaten duten guziak federeki edo fede gabe, guziak sendatuko direla, entenda daien Jangoikoaren aldetik garela gu. Ala izan ze: guzi guziak, heri txipi andi guziak sendatu zire; ta alako milagroeki zer milagro da desengañatzea ta konbertitzea jendeak? Sandua bera zego admiraturik iten zuenas Jangoikoak beraren eskus, ta zio iten zuela berzeren onagatik. Obispo batek Jangoikoas eskatzen zio zoeiela baketzera aren feligresak baizeude gerran elkarren kontra. Goatzean heri zego orduan sandua; ta alaere karidadeak igiturik jaiki ta joan ze obispoareki, Jangoikoak emanes indar. Ellegatu zelaik ia zeude elkarren aurkasean peleatzeko: paratu ze erdian sandua, nola bakearen Aingirua: eta berala utzirik armak errenditu zire berak nai zuenera. Guziareki izan zue bein progaldi bat ona sandu gonek. Aita sanduak predikarazi zio gurutzada, joateko Infielen kontra, erreskatatzera Jerusalengo leku sandu gaiek. Predikatu zue milagro franko egines: Joan zire enperadorea, ta Franziako erregea, ta jendeketa andia; baña Jangoikoaren permisios gaizki atra zire; galdu ze anitz jende; ta itzuli zire sanduaren kontra, deitus Profeta falsua, enbusteroa, engañazalea. Sanduak apaldurik burua adoratu zitue Jangoikoaren juizio sekretoak, eta non ta etzezaten eman bere Majestadearen kontra, alegratzen ze errezibitzeas berak golpeak Jangoikoaren partez: eta berriro Jangoikoak inarazi zio berze asko milagro. Maria Santisima izan zue beti bere fabore nola Ama amantea, zeñen imajina salutatzen zue beti pasatzean ziola Abe Maria: ta bein errespondatu zio Agur ene hume maitea Bernardo. Azken gaitzak artu zue sandua estomagoko mines sobra barutus; eraman zue sandu bekala konformidade, sosegu, ta alegriareki; ta errezibiturik sakramentu guziak iltze sanduki adinaren 64 urtean, ta Kristoren 1153enean: eta Alexandro III.ak kanonizatu zue 1165enean.

 

 

Agustuaren 24.an

S. Bartolome Apostolua

 

       Kexatzen da S. Krisostomo ezin jakiteas Apostolu sanduen bizi, obra on, ta pausu pasatu zuzten guziak, izanik munduaren erremedio eman zutenak. Au agitzen da S. Bartolome Apostoluareki ere, ezpaitakigu den guzia; ta ez erdia ere agian: baña dakiguna erragun. Dakigu izan zela amabi Apostoluetaik bat, arrai-arranzari zenetik arimen arranzari egin zuena Jesu Kristok. Errezibiturik Espiritu Sandua, sortez partiturik mundua amabiek, nor nora joateko predikatzera, S. Bartolomeri sortatu zekio Likaonia, baita Asia-aldean, non kristiatu zuen anitz jende. Andik pasatu ze onatako Indiara, non alaber trabajatu anitz, pasatu anitz trabaju, ta konbertiturik anitz jende, pasatu ze Armenia maior deitzen den erreinura. Emen konbertitu zue Polimio erregea, bere bizikidea, ta amabi ziudade andiak. Ebetaik batean ze tenplo bat, non adoratzen zuten jende itsu gaiek Jangoiko falsu bat, Demonio egiaskoa, deitzen zena Astarot, mintzatzen zena idoloaren agos, ta en gañatzen miserableak, sendatus heri batzuk, berze batzuk heritus iago, ta gaixtatus. Sartu ze artan S. Bartolome, eta gerostik Demonioa mutu gelditu ze arria bekala. Goarturik sazerdote deituek konsultatu zute berze ziudade batean zen berze Demonio bat, zeñek errespondatu ziote mututu zela Astarot, zeren mutuarazi zuen Kristoren Apostoluak an sartu zenak, zeñek badaki, zio, emen pasatzen dena orai, ta eztuzie aurkituko, berak ezpadu nai. Billatu zute zenbait egunes, ezin aurkitus, alik eta atrarazirik espiritu gaixtoa gorputz batetik, famatu zen. Deitu zue erregek Polemio deitzen zenak zuenak alaba bat gisa berean espiritatua: zein libratu zue istantean Apostoluak, eta orgatik bialirik erregek present andi bat, ezin aurkitu zute mandatariek. Gero Apostolu bera milagros plantatu zekio bere ganbaran, ta deklaratu zio etzela etorri tesoro-billa, baizik salbatzeagatik beraren arima. Eman zio notizia Jesu Kristos ta doktrina kristioas: ta sinesta zezan firmeago, seguratu zio Astarot Demonio gura obligatuko zuela konfesatzera bere zena, ta iten zuena. Eta ala bildurik tenploan errege, sazerdoteak, ta jendetze andia, konfesatu zue Apostoluaren manamendus, etzela bera Jangoiko, baizik Deabrua, zeukana loturik Jangoikoak, zeñen semea Jesu Kristo iltzen gizonengatik, eta biali zituela erakustera zerurako bidea bere Apostoluak, zeñetaik bat zen S. Bartolome. Gero ikusi zute guziek atratzen Demonio gura sua zeriola, ta usai bat infernukoa. Manatu zio Apostoluak zoeiela nora etzeien ikus. Ala desengañaturik ta sanduaren milagroeki konbertitu zire anitz, adoratzera Jesu Kristo, despreziatus lengo idolo bano gaiek: zeñen sazerdoteek inzitatu zute erregeren anaia Astiajes persegitzera Apostolua, zein azotarazirik lenik larrutu omen zue bizirik, ta gero burua ebaki. Ortzi zute Kristioek honratuki, eta Jangoikoak agertu zue injustizia egin zena, zeren ezi Astiajes, sazerdote, ta berze lagun izanak sanduaren martirioan, tormentaturik Demonioenganik iltzire miserableki guziak ogeitamar egunen barnean. Orreki gañarakoak konbertitu zire, ta errege guran omen ze ango obispo, ta aumentatu ze kristiandadea. Gero S. Bartolomeren gorputza paraturik plomusko kaja batean bota omen zute Jentilek itsasora, ta Jangoikoaren milagros ellegatu ta artu omen zute Liparin Sizilia-ondoan; andik Napolesko Benebenton, emendik gero Romara 983 urtean, non dagon benerazio andian bere eliza proprioan, ugaldeak iten duen Islan &.

 

 

Agustuaren 30.an

Santa Rosa de Santa Maria

 

       Amerika deitzen den Indian santidadearen lore lenbizikoa ta ederrena izan ze S. Rosa, jaio zena Liman buratso humil honratuetaik Aprilaren 20.an ta 1586 urtean. Bataioan deitu zute Isabel: gero Konfirmazioan Rosa, zeren jaio, ta irugarren ilabetean ikusi zen kunan bere aurpegia trasfiguraturik arrosa-lore eder batean. Gero berak jakinik motiboa, zergatik ala deitu zuten, beldurrak banidadearen, enkomendatu ze Ama Birjinai, eta agertu zekio semeareki besotan, ziola bere semearen gustoa zela dei zeien Rosa de Santa Maria, edo Santa Mariaren arrosa. Beñere etzute aitu negar egiten azi-denboran, alik eta egun batez Amak atra zuen etxetik ermateko señora baten etxera, eman zio negarrai ainberze ain samiñ, ezi preziso izan ze itzultzea, ta itzuli orduko guzia ze irri ta alegranzia. Irur urtetaik gora ia mostratzen ze juizio anditakoa, ta gero izanen zena, espezialki pazienzian, ezi eri bat maltrataturik kuratzean asko denboras, lotsatzen zirelaik ikusteas ere, bera beñere etzute ikusi txinka bat egiten. Oroat grano batzuk atrarik buruan, Amak ustekabean bota zitio solimanaren errautsak: erretzen ziote burua oñaze alakoeki, ezi gorputz guzia ikaratzen, ta kolorea galdu zekio; alaere galdeginik ia oñaze anitz senti zuen, ezta kontatzeko, zio: alik eta agerturik ikusi zuten ainberze anpolla ta Laga, arriturik nola sufritu zuken ixilik laur urtetako aur batek; ta oroat izan ze gero kuratzean berrogei ta iago egunes. Adin gartaik ia asi ze aborrezitzen gorputza konpasionerik gabe, ta lotsatzen solamente bekatuaren aipatzeas ere: ta bortz urtetan ia Jangoikoaren amorez egin zue boto kastidade perpetuoaren, ta ebaki zue buruko biloa: ta aborrezitzen zue edozein gala ta itxurapen. Agitz ze obediente Amari, ta bein señora batzuek nai ziotelaik paratu buruan koroa loresko bat, etzue konsentitu, alik eta Amak manaturik paratu zue, baña nola? frinkatus orratz andi bat buruan mortifikatzeagatik, zein gero ezin atras, preziso izan baize Barbera. Guziareki Amak nai zue adorna zeien: sandak humil errepugna: gero ere logratu zue porfia utses bestitzea habitu honesto llano bat. Pobreak izateareki buratsoak, sanda, baize esku onetakoa, trabajatzen ze sustentatzeko gau ta egun, naiz heri senti zen, eta erraten ziotenei utzezala lana, zegolaik ain gaizki bera, errespondatzen zue, nik ez dezaket falta buratsoen sokorruai, naiz iltzen banego ere. O hume ona!

       Ia adinera ellegatus, ain ona, ederra, ta juiziosoa ikusirik, nai zute askok bizikide: Bere Amak zue gogotik berze Ama alargun abrats noble baten seme bakarrareki akomodatzea, guziok ala erremediatzeko. Bi Amak konformatu zire ia: ta Rosari bereak proponitu zio konbenienzia on gura. Sandak sentitu zue ain alzina pasatua, ta modu onareki desengañatu zue; dagolaik bakotxaren eskuan eskojitzea estado dagokiona, eskojiturik zeukala berak ia Jesu Kristo bere esposotako, etzuela utziko sekulan ere, munduko erregerengatik ere, ta niork etziola kenduko on burutik ta ez biotzetik: debalde ibiliko zirela. Emasteki bekala asarratu zekio Ama, tratatu zue gaizki itzes, ta eskus ere, arrastatu arteo lurrean. Akuditurik arroituetara etxekoek, ta aditurik kausa, guziak sandaren kontra: eta sandak andik alzina determinatu zue imitatzea S. Katalina de Sena izan zena gisa berean. Iraundu zue martirio eman ziotenak asko denboras; sanda geroago ta firmeago bere propositoan. Noizbait Ama desengañatu ze, ta utzi zue bere tema sanduan. Bestitu ze S. Domingoren habitua, ta oneki S. Katalina Senakoaren espiritua. Humildade andi bat paratu zue zimendu: kontatzen, ta tratatzen ze guzien menosena bekala. Konfesatzean, naiz konfesoreak zebiltzan ezin aurkitus zertaik absolbitu, konfesatzen zitue bere falta andi iduri zekizkionak ainberze pena ta negarreki, ezi ikus lezakenak lezake pensa zela bekatari andi bat. Bere erioa ze lauda zezaten, ta berzeek nai luketena iduri ona ze berarendako, pena ta beldur izateko. Laudatu zio bein emasteki batek eskuen txuria etzuela ikusi ederragorik: biramonean sandak kalzina bizis egin zitue ain erru, ezi beterik anpollas eta sues ezin kuratu zuzte anitz egunes. Ez luke atra nai bere erretirotik, baña Amak kunplitzeagatik berze señora ikusi nai zutenen gustoareki, joanarazten zue bereki: Goiz batez erran zio, joan bear zutela arratsaldean señora baten etxera. Sandak belauriko eskatu zio etzezala eraman: ezin errekabatu zue: baña zer egin zue? zego entradan ogi iteko labea, ta pasatzerakoan Amaren atzetik bulkatu zue labearen agoko arlauza ta eroriarazi zue bere oiñ gañera: Lastimatu zio ainberze, ezi pausurik etzuke eman. Orreki utzi zue Amak etxean nai etzuela bortxa, ta bera naiz oñaze andieki gelditu ze kontent. Gero sendatu ondoan, nai zuelaik Amak atrarazi etxetik bisitara, artu zue berze medio bat, baize untatzea begiak pimentoreki, zeñeki sutan paratzen zekizkio, ta anditurik, ezpaizekioke beiratu. Amak ezaundurik akar iten zio, paratzen zela peligroan galtzeko bista: Sandak errespondatzen zio, agitz obeki legokida izatea itsu, ezi ez ikustea banidade ta peligro direnak mundu gortan. Ala etzue ia eramaten bisitaetara, eta sanda solamente atratzen ze an urbil ze on konbentuko elizara enzutera meza, konfesa ta komekatzera, ta ez berze prozesio, funzione, ta festa alakoetara: zergatik ez? zergatik pena andia ematen zioten banidade ta itz gaixto usatzen zirenek. Exkusaturik joatetik bisitaetara, etzeike exkusa errezibitzeas señora eldu zirenak beragaña, baña logratu zue etzeien jarduki, baizik Jangoikoaren gauzak. Ia gero erran zio bere adiskide batek, orai ia ezpide duzu desplazer bisitaes, eztelaik berze konbersaziorik, baizik Jangoikoaren. Errespondatu zio, Jangoikoaren gain baño obe da Jangoikoareki konbersatzea.

       Bere gustoa ze konbersatzea bere Jangoikoareki orazioan. Agitz aurra zelarik afizinatu ze orazioan egotera bakarrik zokoren batean; aurkitu zue bein ala leku ilun batean bere anaiatto batek irri egiten ziola egoteas ala, ta ez berze aurreki txostaketan. Errespondatu zio sandattoak, uz nazazu nagon emen bakarrik ene Jangoikoareki, baitakit dagola nereki emen, ta eztakit ala nai duen jostaketan dauden lekuan. Inarazi zue baratzean hermita, edo etxola gisa bat txipittoa, laur oiñ zabal, borz luze, ta sei gora: emen obia gisa gontan egoten ze, naiz ertxikara gorputza, desaogaturik gogoa. Konfesoreak ikusirik txanzas erran zio, zabalegi zela, bear zela meartu iago. Sandak errespondatu zio, Aita, naiz ertxikara iduri zaion ene zelda gau, abasto da egoteko nere Esposo Jauna ta ni emen. Ta ala egoten ze denbora al zuken guzian, elebaturik geienean, nola balego zeruan. Andik milagrosoki enzuten zitue mezak erraten zirenak konbentuan. Eltxo-kantidadeak iten zio konpañia, baña batek ere ez pikatzen, baizik goiz arrats iten zute musika miragarriro: Ala erraten ziote sandak goizetan, ea ene adiskideak, goazen laudatus gure Jauna; ta oroat arratsetan: ta asten zute beren musika, manatu arteo ixiltzeko. Gaste eder usatu ze pasatzera sollik bi ordutako loareki; gañarako ogeita bietaik amabiak enpleatzen zitue Jangoikoareki orazioan, ta debozioetan, berze amarrak lanean mantenitzeko buratsoak: baña lanean ere, ta loan ere zego arima gura konbersatzen bere Jaunareki. Ortzegunetik igande-goizeraño ematen ze Jangoikoai berex kontenplazioan elebaturik jan ta edan gabe. Andik izan ze aren Jangoikostatzea ainberze, ain Jangoiko onaren konforme ona, garbia, sanda azitzea. Bere konfesore ta predikariei konsejatzen ziote afizionaraztea arimak izatera orazio, nola erremedio jenerala oneratzeko.

       Orazioaren aizpa, ezin daikena aurkitu apart elkarrenganik, da mortifikazioa ta penitenzia. Ontan egin zuen geiegia sanda gonek, ez leike sinesta, ezpalitz Jangoikoaren inspirazios eta auxilios. Sel urteetaik gora barutzen ze ogi ta ur solles asteoro irur egunes. Amabortz urtetan egin zue boto ez jateko aragirik, ezpaze obedienzias: obligatzen zute bein edo berze, baña ze tormentutako, ezi bereala egotzi bear zue, eta zerbait gelditzen bazekio, gaizkitzen ze. Sendatzeko manatzen ziote medikuek aragi-zuku ta gauza: ta iago heritzen ze, ta ogi ta urareki sendatzen ze. Ala desengañatu zire barua zela bere erremedioa. Ikusteas ordea ain jan gabe, aflijitzen ze Ama: ta alaba obedientak konsultatu zue Jauna: ta Jaunak segiarazi zue bere baruan, kuidatuko zuela aren bizias bere Majestadeak. Bi baru-genero zitue; bata ordinarioa ogi ta ur solles: berzea extraordinarioa deus jan ta edan gabe egun guzian: au deitzen zue bere barua, ta usatzen zue anitz biziaren ezkenean. Sta. Kruz Urrikotik garizumaraño egunoro baru ogi ta ur solles: garizuman etzue deus ere jaten asteaz, baizik ortzilarean borz pepita naranjaren Jesusen bortz llagen memorian. Askotan egoten ze amaborz egunes, ta ilabete bat ere jan eta edan gabe sollik aldareko sakramentuareki. Baño iago arritzeko zena ze, alaere izatea indar, egiteko lan ta penitenzia sendoki. Gauoro disziplina katea burriñaskoes odolestatus lastimosoki. Debekatu ziotelaik disziplina gisa goi, suplitzen zue berze bateki, ta katea inguraturik gorputzean, ertxiegi sartu zekio aragiak barna: Gaizkiturik orgatik, ta ezin berak lazatu, ta eznai niori agertu, enkomendatu ze Jaunari, ta erori zekizkio kateak. Berriz nai zue paratu, baña debekatu zio konfesoreak: Baña bat naiz debekatu, injeniatzen zue berze bat, baizego beti pensatzen nola kastigatu. gorputza. Bestitu ze zilizio lotsagarri bates: burua koronatu zue estañusko koroa bateki itzetto batzuk barneko aldetik: gero estañua etzela gogor aski, egin zue zillarres aro gisa bat armaturik puntzikas barnetik, ta asentatzeko buruan ongi, ebaki zue nabalas bilo guzia, utzirik solamente alzineko aldetik bilo puska bat, estaltzeko arreki koroa; eta au eraman zue ilartaño, aldatus egunoro, ta berritus llagak. Bere etzitea ze ol uts batzuen gañean, aurra zenetik. Amak goart emanik, ta etzinarazirik almadrakan, bazue injenio, lo zeudelaik, ura kendu ta paratzeko olak desbardin, iago penatzeko. Gero azkenerat, egin zue goatze bat tronku desbardin batzueki, ta ertekak tella-puska batzueki, lastimatzen baiziote gorputz guzia, ta ez deskansatzen. Gau batez guti bat beldurti zegolaik erreklinatzeko artan, agertu zekio Jesu Kristo, ta erran zio pensa zezala nolako goatzea izan zuen kalbarioan. Oneki animatu ze, ta ia etzekio iduri martirio, bai erregalo; ta alakoa usatu zue amasei urtes.

       Baña zer etzue eginen Jaunaren amores arima garrek amatzen zuenak iago ezi den guzia? Bada ala amatzen zue Jaunak ere bera. Bein zegolaik orazioan, Ama Birjina errosariokoaren alzinean, ikusi zue beiratzen ziola amoroso aur dibinoak besotan zeukanak, ta erraten ziola, Rosa, ene biotzeko arrosa, zu izan bear zara nere esposa. Biotza saltatu zekio ezin kabitus petxoan, ta erori ze desmaiaturik. Akorritu zelaik beiratus Jaunaren andia ta bere txipia, etzekie zer erran. Ama Birjinak orduan, Arrosa, beira nolako faborea iten dizun ene seme Jaunak. Itzuli ze alako faboreareki zoraturik bekala kontentus, eta señale bat nai zue egin memoriatako, au da erastun bat, zeñen erdian zegon inprimiturik Jesus; anaia bati enkargatu zio egitea modela, ta letra iduri zekiona inguruan: anaiak erran zue, au da letra paratu bear dena, ene biotzeko arrosa, zu nere esposa: baizire itz berberak aur dibinoak erranak. Admiraturik nola erranarazi zion anaiari on beroi, inarazi zue ala erastuna, ta ortzegun sandu egunean pararazi zue sakramentuaren urnan: eta bazkoa-egunean etorri ta sartu zekio erastuna biotzeko erian, au da txipienaren urbilenean, gelditus bera seguraturik ta agradeziturik, eskojitu zuela Jesus onak bere esposatako. Andik alzina, gorputza naiz lurrean, gogoa bizi ze zeruan; angoek beiratzen zute berena bekala, Jangoikoak, Ama Birjinak, Aingiruek, sanduek guziek festejatzen ta erregalatzen.

       Guziareki bizi ze, nork pensa? beldurrak galdu bere Jaunaren grazia ta gloria. Baña seguratzen zue bere esposo dibinoak. Bein elebaturik espirituan ikusi zue lekua beterik arrosas: ta agerturik Ama Birjina semeareki besotan, Jesus dibinoak manatu zio biltzeko arrosa gaiek: Bildurik ofratu zizkio aur dibinoai berai: baña bat sollik artu zue, ta erran zio, zu zara arrosa gau; ontas kuidatzea dago ene kontura: gañarakoes in zazu nauzuna. Oneki ia seguratu bekala ze bere salbazioas. Berze bein alaber zegolaik beldurti, seguratu zue berriro Jaun onak erraten ziola, arimo ona izazu, ene alaba, ezi nik eztut kondenatzen baizik nai dena kondenatu bera. Ia gerostik bizitu ze alegre seguraturik bere salbazioas: eta konfesoreak bein erranik etzeiela fia, baizik beldurrak joan obratus; ezi bazeikela erori ta galdu. Errespondatu zio, ene Aita, ongi konsejatzen dida, al banezake nik obeditu: baña nai zelaik ain bekataria ni, ain ona da ene esposo Jauna nereki, ezi ez dezaket duda beti guardatuko nauela. Ala zego amorosturik arima gura Jangoikoaren onas, ezi ia ezin mintza, ezin pensa, ezin errespira zezake besterik, ezpaze bere onetsia: ta beraren amores guziak nai zitue, ta nai luke ama zezaten guziek bere Majestadea, eta bere pena sollik ze baita ofenditua: O Jauna, zio, nola da amatzen eztuenik? Zertako da biotza? Bein ikusirik Ama negarres desgrazia batengatik, Ama, erran zio, eztire negarrak berzeetako, baizik Jangoiko Jaunaren ofensendako. Eta ala sandak iten zue negar bekatuan daudenengatik, ta estado gortaik atratzeagatik pasatzen zue asko penitenzia ta pena, ta pasatuko zuela, zio, edozein tormentu. Orgatik konsejatzen ziote sazerdotezi joatea konbertitzera infielak ta bekatariak. Bere konfesore bat zego joateko, baña beldur peligroes; sandak animatu zue, bidoeie ene Aita, ez lotsa deustas; bidoeie konbertitzera miserable gaiek; Jangoikoai gizonek in dezoketen zerbitzurik obena da konbertitua arimak. Eta zer ditxa andiago nai du, nola sartzea zeruan bat baizik ezpada ere? Niri balegokida, ibili nindeike karrikas karrika gurutze bateki predikatzen. Baña iten zue inala, ta oneratu zue anitz. Nork erran gañarako birtuteak? Nork Jangoikoaren erregalo eginak? eta nork proguak, ta trabajuak, ta aflikzio permitituak errefinatzeko iago? Adinaren ogeitamar urtetan montiatu zire penak eta doloreak ezin iagos, arritzen zela bera, nola zeiken izan gorputz batean ainberze gaitz. Deshauziatu zute medikuek; baña berak zio etzela ilen artaik, naiz iraunen zioten akzidente geienek ilartaño. Baña animosa alaere zio, Iago, Jauna, iago dolore, nola eman dezadan pazienzia. Kunpli bere borondatea. Azken heritasunean eman zue iago exenplu santidadearen. Bazekie eguna, noiz bear zen joan mundutik. Prebenitu ze berriro, errezibitus mugonez sakramentuak debozio admirableareki: Trabajuen erdian konsolatzen zue Jaunak mostratus premio emanen ziona. Deitu zitue bere Aita ta Ama; eskatu ziote barkazio, ta bedeizioa, joateko berze mundura. S. Bartolome bezperan bere konfesoreak bazela oraño denbora, nai zue joan etxera: ta sandak erran zio, xakin bez, Aita, gaur joan beautela, ezi konbidatu naute zerura: ezta ongi joatea, daudelaik idikirik atariak? Ala izan ze: gauerdian leitzerakoan arimaren errekomendazioa, begiak fixo zeruan, ziola, Jesus biz eneki, iltze ditxosa ogeita amabi urtetan, Kristoren 1618 garrenean galdu gabe beñere bataiarriko grazia &.

 

 

Agustuaren 31.an

S. Ramon Nonnat

 

       Afizionarazteko zerbitzatzera Jangoikoai eta Ama Birjinai da propia S. Ramon Nonnaten bizia. Izan ze katalan, Portel deitzen den erri batekoa, jendaki agitz noble anditakoa. Bere Ama zegolaik erditzeko egunetan, joan ze konfesa-komekatzera, eta egin ondoan itzulirik etxera eman zio akzidente batek ain erru, ezi erremedio guzien bortxa edeki zio bizia ordu gutiren barnean. Etzire oroitu, edo etzute nai izan du idiki gorputz ila, atratzeko aurra, alik eta ellegaturik Kardonako Bizkondea, aide zena, ogei ta laur orduen buruan, ia ila ortzi nai zutelaik, manatu zue idikitzeko, naiz Medikuek uste zuten zela alfer lan: baña asi orduko saiets batetik idikitzen, bereala aurrak andik atra zue beso eskatzen bekala atra zezatela obia gartaik. Atra zute bizirik, admiratus guziak, ta alegratus Jangoikoaren prodijioas. Bataiatu zute bereala, izanik Aitabitxi Bizkondea bera, zenen izena eman ziote Ramon, ta gero jendeak paratu zio izen-gañekoa Nonnat, baita nola ezjaioa, ta sanduak etzue errehusatu, iteko memoria Jangoikoak in zion faboreas. Obeki mostratu zue bizimoduas bizitus nola ezjaioa mundurako, baizik zerurako. Ze agitz aplikatua estudioetara: estudiatu zue ederki gramatika, Filosofia, ta Teologia. Nai zue segitu eliza; baña Aitak etzue nai, baizik munduko. Segitus bere teman biali zue Aitak an montañan zuen etxe ta heredaje batera, kuida zezan haziendas. Obeditu zue; joan ze, ta aurkitu zue an S. Nikolasen hermita bat, non zen Ama Birjinaren imajina bat. Emen bere gustora egoten ze bakarrik bere Ama Birjinareki errezatzen, ta afektoa mostratzen. Bean ala zegolaik orazioan, mintzatu zekio imajinaren agos amorosa, ez lotsa, Ramon, ezi nik artzen zaitut ene humetako, eta zuk dei nazakezu ni zeure Ama, ta akuditu ene anparora konfianza onareki. Beira zein admiraturik, kontent, ta agradeziturik segitzen bidezuen gerostik kuidatzen, ta garbitzen hermita gura, adornatzen ta lorestatzen aldare ta imajina gura, prinzipalki abe marien arrosaes Errosarioareki egunoro. An ardies kuidatzen zuen Arzaia bialtzen zue berze lanetara, kuidatuko zuela berak saldoas, gelditzeagatik bakarrik; ta orduan bere iteko guzia ze hermitan bere Ama Santisimareki, ta askotan ikusi ze bitartean Aingiru bat ardien guardian.

       Demonioa inbidias ikusis mutil sandua ain faboraturik Ama Birjinaganik, ta Aingiruen ganik, agertu zekio Artzai zar baten idurian, bizar andi bateki, ta burua billurdindurik; ta konsejatzen zue etzegokiola ongi arren adi nai ta jendakiai Artzaingoa; itzuli zeiela bere palaziora, ta bere Kaballero-laguneki diberti zeiela; eremuak zirela on bekatari zartuendako, baña ez arrendako, gozatu gabe oraño mundua; adi nai berea eman bear zaiola, orai dibertitu, ta bizitu alegreki gustoetan, ta gero erretiratu zarzutuan. Ala segiarazi nai zio bide zabala, ermateko bere lekura. Mutil sanduak errespondatu zio, nik eztut segituko berze doktrinarik, ta ez biderik, baizik erakusten didana ene Ama Santisima Mariak. Itz gau aitu orduko joan ze iges firrindaka madarikatua: eta sandua sartu ze hermitan ematera graziak, ta eskatzera fabore. Orduan agertu zekio eder gloriosa; ta galdeginik sanduak ia zer in zezaken beraren zerbitzutan ainberzeko faboreen ordañatan: errespondatu zio Birjinen Birjinak, Geienik kuadratzen zaidana da ofrezi dezadazun guardatzea kasto garbi arima ta gorputza. Bereala egin zue boto birjinidade perpetuoaren. Alaber izan zue errebelazio, sartzeko errelijioso S. Pedro Nolaskok fundatzen zuenean, erreskatatzeko kautiboak. Logratu zue lizenzia Aitaganik Bizkondearen medios: eta jaintsirik habitua, errebestitu ze fundadorearen espirituas, eta sandu zena len zoeie iago ta iago sandutus egunetik egunera: prinzipalki anhelatzen zue egitera bi zerbitzu Jangoikoai in daizken andienak, baitire irabaztea arimak, eta ematea bere bizia ta odola Jangoikoaren gloriatan. Ordenaturik sazerdote Ama Birjinaren manamendus, asi ze predikatzen, ta konbertitzen jendeak alako fama ta kreditareki, ezi deitzen zute fraile sandua, ta Jangoikoak konfirmatzen zue milagro andi klaroeki. Señora batek erreprehenditzen zitue etxeko nirabe gaixto batzuk beren gaixtakeria iten zuztenengatik. Zer in zute aiek? Akusatu zute falsuki deshoneskerias Nausiari, zeñek bere suan itsu itsua josi zue puñaladaka. Laster penatu zekio, ezaundurik etzuela egin alakorik bere esposak. Joan ze S. Ramonengana kontatzera bere lan gaixtoa, ta negar ta negar. Sanduak orazio eginik, ta Jangoikoaganik argiturik erran zio, bidoeie etxera, ta aurkituko du bizi ta sana bizikidea, nola libre akusatu dutenetik. Ala aurkitu zue: eta mutil gaixtofikatuak iges joanik arrapatu zuzte egun berean, ta berze asko delito progaturik sentenziatu zuzte urkatzera, ta urkabearen oñean konfesatu zute testimonio falsu goratu ziotena.

       Biali zue S. Pedro Nolaskok S. Ramon Arjela erreskatatzera Kristio kautiboak: Joan ze kontent, ta erreskataturik anitz; nai ta ezin guziak diru-faltaz, berze anitz logratu zue pagatzera gero, ta bera gelditu ze fiadore, padezitu naiez. Etzuke sufri jende gaien egotea erroreen ilunbean: erakusten ziote zuzen-bidea, disputatzen zue aieki, ta irabazi zitue ta bataiatu prinzipale zenbait; eta zebaturik eizia gisa gartan segitzen zue. Baña xakinik ango buruzagiak inarazi zue preso, ta golpatu ta maltratatu milla maneras: sanduak guzia sufri animoso alegreki: konsolatu nai zutenei zio, ezta zer konsolatu itzes konsolatzen duena Jangoikoak penes: ta eztu konsolu-bearrik duenak bere konsolua padezitzean. Iza zie inbidia niri, ta ez lastima, ezi pena geben ertean altxatzen da gozo andia, ta galdu ustean irabazten da. Anima zaizte zuek ere, zio, padezitzera Kristoren amorez, ezi ontan aurkituko duze tesoro prezioso altxatua. Eskarmentatu bearrean kastigoeki, egarritu ze iago irabazi naiez arimak eta martirioa. Karrika ta plazaetan pregonatzen zue Kristoren fedea, konfirmatus Kristioak, ta konbertitus Moroak. Suturik orgatik buruzagiak manatu zue eraman zezatela biluxirik karrikak barna, ta azotatu publikoki, ta plaza-nausian gero ezpañak zulatu, ta para zezotela sarraiu bat agoan ertxi ertxia, etzezan ia aipa Jesu Kristo. Ala in zute: Ala zeramate: zer da gero? naiz ia ezin mintza agoas, bere pazienzia, ta koraje, ta alegria mostratzen zuen gura, bere odol zerion gura zeude klamatzen egietafedea. Ortzi zute kateas loturik kalabozo ilun batean: an iduki zute zorzi ilabetes, irur eguntaik irur eguntara emanes sustentu, etzeien il, baizik bizi luzaro penetan, kendus ta paratus aldioro zerroju gura, ta berritus llagak eta oñazeak. Baña ilunbe gartan gozatzen zitue zerutik argiak, bisitak, ta konsolazioak. Aita sanduak egin zue bere Kardenale: Berri gau eraman zio bere lagunak, ta bateo manamendu, itzultzeko Espanara, ezi an gelditzen baze, segituko zuela bere teman, ta Moroek ilen zutela. Itzulirik Barzelonara errezibitu zute ponpa andiareki Martir bizia bekala. Deitu zue Romara Mita sanduak: eta joaterakoan Kardonako Bizkondearen etxean heritu ze gaitz andi bateki: ta ezaundurik deitzen zuela Jangoikoak beregana, eskatu zue Biatiko sandua len baño len: baña berantzen zuelaik sazerdoteak, bitarteo klamatus zerura, ekarri ziote Aingiruek, edo Aingirus akonpañaturik guzien Jaunak, zeñen eskutik komekaturik, ondorean entregatu zue bere espiritua 1240 urtean. Non ortzi beartzen gorputz sandua, pleitu arturik, paratu zute mula itsu batean; au zuzen zuzena joan ze hermita gartara, non asi zen sandutzen: an kendurik kaja, iltze mula. Bereala milagroak abasto, ta debozioa, zelebratzeko sandu &.

       Bened. XIII. anno 1414 canon.: dein Alex. VII. et Clem. X.

 

 

Urriaren 4.an

S. Rosa de Viterbo

 

       Noizean noiz Jangoikoak bere familia munduan dela Kristiogendea mostratu du milagroeki ere, bear denean. Federiko II.enperadoreak persegitzen zuelaik Eliza ta bere Aita sandua, ellegaturik Viterbon ura bere soldado herejeeki, jaioarazi zue an Jangoikoak S. Rosa milagrosko sanda. Jaio ta fite mostratzen zue bazuela ezaumentu, ta mintzatzen asi ze goiz eder, ta lenbiziko itzak Jesus ta Maria. Bigarren urtean mostratzen zue anitz debozio Jangoikoaren gauzetan, espezialki aditzean Jangoikoaren itza. Txoriak ta usoak etorririk zebiltza txostaketan bekala aurttoareki: eta ia adin gortan bazekie orazio egiten belauriko Jangoikoaren aurrean: ta Jangoikoa ere bai agertzen bere eskojitua zela. Bi urte bete zituelaik, iltzekio bere izeba bat, ta pasaturik egun bat ososoa, ikusirik sandattoak ila atautean eramateko ortzitzera, ellegatu ze, ukitu zue eskuttoas, ta deitu zue bere izenas; eta istantean biztu ze ila, ta bizitu ze gero asko urte. Milagro goneki animatu zire katolikoak emateko herejeen kontra, bota zuzte ziudadetik, ta libratu zuzte anitz kardenale ta katoliko preso zeuzkitenak. Jangoikoaren amores eta zelos erretzen ze aurttoa; egoten ze sakramentuaren presenzian ain debota, ezi guziei kausatzen ziote admirazio ta debozio: bada predikuak aditzen zitue ain atenta, ezi errepetitzen zitue osoki ta grazia andiareki. Pobreen humea ze, ta pobre zaren amante: irur urtetan ibiltzen ze oiñ urtuxian, ta jaintsirik sergas, ta burua beti agerrian, otz edo bero zen, ateri edo erauntsi: ta kostunbre gau guardatu zue bizi guzian. Ederra ze idurian ere, baña ain modesta humila, ezi beiratzen zutenak sentitzen zire inklinaturik laudatzera Jangoikoa. Etzekie goratzen begiak, ezpaze zerurat. Berze alde ain penitenziara emana ze, ezi arrizioa baize nola bizi zen ain guti alimentaturik, ta ainberze mortifikaturik. Bere etxettoan billatu zue zokorik erretiratuena, non egoten zen Jangoikoarena bekala bere Jangoikoareki zeiken guzian orazioan. Nork erran izan zituen erregalo zerukoak, Jesu Kristoren, Ama Birjinaren, ta Aingiruen bisitak? Nork milagro obratzen zituenak? iduri baitu bere eskura zeukala Jangoikoaren esuka!

       Bere aldetik ere disponitzen ze al guzia: Jangoikoarenganako amorea aipatu dugu, baña proximoen amorean ta pazienzian ageri ze. Iduri zue egin zuela Jangoikoak bere limosnera, ezi bearrean ziren guziak, triste, aflijiturik, neke penatan, guziak eldu zire Rosagana, ta guziak itzultzen zire konsolaturik, ta zeikenaz erremediaturik. Debekatu zio Aitak ematea etxetik deus ere: baña zer egin zue sandattoak? edo obeki errateko, Jangoikoak? Berai ematen ziotenetik guardatzen zue geiena, ta zoeie emanes artaik, ta bere eskuetan aumentatus eman ala eskastu gabe. Aurkitu zue Aitak, zeramala bein altzoan bulto bat; pensatu zue ogi bide zela: errejistratu ta aurkitu zue arrosak zirela. Ezaundu zue Jangoikoaren milagroa. Bere Amari ebatsi ziote ollo bat nabarra: orgatik ta pobre zenagatik estimatzen zuena; inkietatu ze Ama anixko; eta Rosak jakinik nor zen eraman zuena, joan ta ixil ixila ta humil humila eskatu zio emastekiari, itzuli zezola: emastekiak ez itzuli, bai oius asarre tratatu zue gaizki sanda: baña Jangoikoaren permisios istantean lumastatu zekio aurpegia miragarriro, zeudelaik beira arren oiuetara bildu zirenak, arriturik ta irris: orduan bere alkaizunareki humildu ze ta konfesatu zue, ta agertu zue olloa, ta itzuli zue. Rosak lastimaturik in zue orazio, ta bereala itzuli zekio aurpegia lengo estadora. Zazpi urtetakoa zelarik bialirik Amak iturrira ur eske onzi bateki; berze lagun bati autxi zekio berea, ta asi ze negarres, ta erraten autxi ziola Rosak. Aren Amak etorririk, ta sinestaturik bere alabak ziona, oius kulpatzen zue Rosaren Ama konsentitzen zitiola ebek ta berze alako gaixtakeriak sanda-itxuran; ta biak ala Ama nola alaba zirela hipokrita enbustera batzuk. Rosak sosegu onean nai zue palakatu emasteki iratua itz oneki, baña etzukelaik ta biltzen zelaik jendea ogetara, artu zue mediorik obena, baize itzultzea oso bere onzia: ta ala bildurik zatiak eskuetan zeuzkiela, goraturik begiak zerura in zue orazio, ta momentuan agertu ze onzia oso, ta itzuli zio emastekiari, admiratus guziek sandattoaren ona, pazienzia ta grazia.

       Nai zue izan errelijiosa, baña aur izanes edo berze kausas etzute admititu an zen Monjaen konbentu bakarrean; baña sandak bere etxettoa in zue konbentu: emen zerama bizimodu bat erretiratua, penitentea sandua miragarriro. Guzien ganetik progatu zue Janoikoak heritasun luze bateki iago ezi urte atez; ta uste zute il zela ere; baña eriotze uste zutena izan ze extasis edo elebazio sobrenaturale bat irur egunes iraundu zuena, zeintan ikusiarazi zio Jangoikoak gloria zerukoa, baitare infernuko pena lotsagarriak. Eta itzulirik berebaitan asi ze exortatzen guziak egitera penitenzia, kontatus ikusi zuena. Sendatu zue osoki Ama Birjinak, ta beronen manamenduz biramonean presentatu ze tenploan, ta ebakirik biloa bestitu ze S. Franziskoren habitua ekarri ziona Ama Santisimak: ta oiñ urtuxian guruze bateki eskuan predikatzen zue penitenzia, arritus guziak, prinzipalki herejeak. Eta etzitue oraño baizik bedratzi urte: baña Jangoikoak nai zue mostratu bere graziaren podorea aurtto gontan. Berak prebenitu, berak errebestitu ta armatu zue bere Espirituas. Agertu zekio bein guruzean josirik, llagas beterik, odola zeriola, uzia lastima bat eginik. Lastimaturik Rosa desmaiatu ze penareki; ta akorritu zelarik galdegin zio, Jauna, Nork paratu du gisa ortan? Errespondatu zio, Amoreak. Rosak: nork josi du ala guruze gortan? esus onak; bekatuak ta gizonen esker gaixtoak. Klamatu zue orduan Rosak, Jauna, miserikordia, miserikordia. Erori ze berriz lurrean ila bekala: eta gero ere akorriturik, ta odolestaturik eman zen golpeeki negarra zeriola atra ze guruze bateki eskuan karrikas karrika oius predikatzen penitenzia, ta beraxten ez solamente biotzak, baita arriak ere. Erruki mortifikatzen ta martirizatzen zue bere gorputz inozentea Rosak; baitare bera erregalatzen miragarriro Jesus onak bear orduan. Agertu zekio glorioso, alegratzeko bere Esposa bekala, ta bete zue argis ta xakintasunes bere misionaria bekala. Orgatik egunoro atratzen ze karrikak barna bere kruzifixoareki eskuetan, ta iganik pulpitoetara elizaetan, eta karrikaetan silla ta alkien gañean predika zenzue fedearen ta legearen guardatzea, Aita sanduaren obedienzia, ta bekatuen penitenzia, ainberze testimonio sagratueki, Aita sanduen sentenzia ta arrazioeki, ezi baize klaro, Jangoikoa mintzatzen zela aren agos. Milagros konfirmatzen zue egietafedea maiz egunoro; eta etzeikelaik ikusi lurretik, airean goratzen zue Jangoikoaren birtuteak, ta ala airean goraturik milagros konfirmatzen zue eliza sandaren egietafedea, ta konfunditzen herejeak. Ebek iras akusatu zute sorgin bekala, enbustera, ta jendearen alborotazale, eta eraman zute maltratatus arrastaka biloetaik, ta paratu zute karzelean amar urtetako neskattoa zelarik, atra gabe itzik agotik, baizik au, Bizi bedi orren fedea, Jauna, ta guarda bere Kristio fielak. Bortxatunai zute Jueza, emateko sentenzia eriotzearen, ta Juezak aldatu zue desterruaren sentenzian atra zeizen ziudadetik bera ta bere buratsoak. Atra zuzte golpatus moldegaizki, ta utzi zuzte kanpoan Abenduaren otzenean elur izotzketan. Gau gartan guardatu zitue bizirik Jangoikoak, ta biramonean joan zire Sorianora: ziudade gau guziau konbertitu zue, ta konsolatu seguratus ilen zela enperadorea andik guti, nola il baize. Erri guzietan egin zitue prodijioak, espezialki Bitorkianon: Emen konbertitu zue sorgin bat zeukana engañaturik jendea, obligatu zelaik sanda sartzera hogera batean egietafedearen progutan. Egin ze hogera andia plazan; deitu ze jendea soñatus ezkilak; eta sanda oiñ urtuxian ta buru agerrian sartu ze formatus guruzearen señalea: sugarrak goratu zue airean gora; gero jautsi ze, ta zebila paseatzen suan, nola loredi batean, alik eta anitz denborain buruan atra zen mellarik gabe. Oius klamatzen zue jendeak miserikordia; ta berze miserable gura lotsarriturik animatu zue ta konbertitu sandak, zein iges laudarioetaik joan ze andik berze lekutara misionatzera.

       Aita sandu Inozenzio IV.ak aditurik santidade ta prodijio Rosarenak, 1252 urtean eman zio potestade predikatzeko Kristoren ebanjelioa nonnai, zituelarik orduan amabi urte. Segitu zue nola len obratus infinizio bat milagro, ta logratus fruitu infinito: gero ikusirik Eliza libre Tiranoaren persekuziotik, fedea triunfante, herejia oinperaturik, erretiratu ze bere adinaren amaborzgarren urtean. Enzerratu ze bere zoko gartan prebenitzeko iltzera: irur egunetaik batean sollik artzen zue sustentu eskas bat: asteak pasatzen zekizkio lorik in gabe, ta iten zuen pixka ze ol batzuen gañean. Eztaike erran penitenzia ikaragarria iten zuena. Eta nola orazio kontino gura? Bi urte pasaturik ala ertxirik, ia uste zute Amak ta bere lagunek iltzen zela, ta zeude negarres. Sandak desengañatu zitue etzela oraño bete plazoa. Segitu zue bere penitenzian, ta azkenerat izan zue bisita andi bat zerutik; eta sandak belauriko zio, o ene Jangoikoa ta ene Jesus ona, lauda bezate gauza guziek. Ori enegatik? etze aski orren borondatea? Ea, Jauna, emen nauka obediente, kunpli bedi bere borondatea. Eskatu zitue bereala Elizako sakramentuak, ta errezibitu zitue agitz debotoki: gero arturik kruzifixoa eskuetan, egines milla afekto amoriosko, agradezimentu, konformidade, ta berze birtuteen; ondorean erreklinaturik olgaietan, apegaturik agoa Kristoren oñetan lokartu ze sanduen loan; ta ikusi ze arima uso baten idurian igaten zerura Martxoaren 6.an 1258 urtean, ta bere adinaren 17 urte, ta 10 ilabetetan. Gelditu ze bere gorputza ain eder galanta, iduri baizue proprioki lo zegola: aurpegia gorri flamante, mostratzen zuela zela, izenas bekala, izanas ere Arrosa, barratzen zuena atxon bat admiragarria. Ziudade guzia alborotatu ze, ikusirik argi-erresplandore andi bat bere etxetto pobre garren gañean, ta aditus ezkila guziak soñatzen zirela milagrosoki, niork ukitu gabe. Ortzi zute ixilkias bereala, estorbatzeagatik tropelia ta arroitu izan zeizkenak, ta kendu naies errelikiak. Bi urte ta erdiren buruan zegolaik Viterbon Aita sandua Alexandro IV.a, irur gaues agertu zekio eta deklaratu zue ta adoratu zue sanda, eta pasarazi zue beraren gorputza Sta. Maria Arrosaen konbentuko elizara, non baitago egungo egunean oso fresko sano eder beratx, nola lo balego: de manera ezi ango errelijiosaek, beragatik orai deitzen direnek Santa Rosarenak, ta bestitzen beraren habitua baita S. Franziskorena, aldatzentiote sandari bereak, nola bizi balitz. Milagro egin, ta egiten tuenak omen dire ezin konta ala: baña zer milagro andiago, beraren bizia baño? Zer progu obeago Jangoiko andiaren podore ta ontasunaren, nola aurtto baten medios sei, zazpi urtetan ere probatzea bere elizaren egietafedea, bere Bikario den Aita sanduari zor zaion obedienzia, eta konfunditzea herejeak ain klaro, ezpaizukete itzik atra kontra &? Ala da Jangoikoa admiragarri bere sanduetan.

 

 

Urriaren 8.an

S. Adriano, ta S.a Natalia

 

       Errelijione Kristioa dela Jangoikoaren egiaskoa, dire progu ona Kristooen koraje, ta alegria padezitzean martirio erruak; ezi gizonarena da beldurra, baña Jangoikoak emana koraje ta alegria gura. Ezaundu zute on enperadoreen zenbait ministro juizioskoek. Ebetaik bat izan ze S. Adriano ogei ta zorzi urtetako gizon balientea, kaballero prinzipala; ta Maximiano enperadorearen Ministroa, ikusteareki Martirak ain animoso alegre tormentuetan, konbertitu baize, bataiatu, ta paratu Martiren listan aieki izateko martirizatua. Amirur ilabete zue zegola ezkondurik S. Nataliareki, zein baize Kristio sekretoan. Enperadoreak jakin zueneko, bereala suturik inarazi zue preso Adriano. Ontas eman zio berria bere mutil batek Nataliari, zeñek bizikide onak bekala zue maite senarra Jangoikoan; eta gozosa kristiatuas ura, ta preso eramanas fedeagatik, joan ze bereala karzelera, ta paraturik aren oñetan apatus grilloak eta kateak erraten zio, ditxosoa zara zu, Adriano, aurkitu baituzu tesoroa etzi zutena utzi buratsoek. Ia seguro zoaz Jesu Kristogana, zeintan baituzu ondasun guzia betikos bear orduko, noiz niork nior ez dezaken libratu kondena ziotik, ez Aitak, ez Amak, ez adiskideek, ezeta ere munduko gauza guziek, baizik sollik bere obra onek bakotxa Jesus Kristoreki. Zeureki daukazu; etzaitela neka sufritus orai gutitto bat. Etzai zula deus emengo ondasunes, eztare Tiranoen meatxues ta tormentues. Beira emen ainberze lagun, (bazire ogei ta irur), beira eben konstanzia, ta imita. Eta joanik aiengana apatzen zitue aien kateak ere deitus fortunosoak, ta eskatus anima zezatela bere Adriano sufritzera, logratu arteo biktoria ta korona. Orreki despeitu ze guzietaik, ta senarraganik, tratu eginik, abisatuko zuela noiz bear zen martirizatu, egoteko bera presente: itzuli ze bere etxera kontent, eta an enkomendatzen zue Jangoikoai, eman zezon konstanzia.

       Zenbait egunen buruan ikasirik Adrianok nai zutela sentenziatu, kunplitzeko itz emana, abisatuko zuela noiz, berze Martiren konsejus, ta lograturik dirus karzelzaiaren lizenzia, itz emanik itzuliko zela karzelera, atra ze joateko bera, abisatzera Natalia. Onek, ura ellegatu baño len, jakin zue eldu zela; eta ustes fedea ukaturik eskapatu zen, aflijitu ze; ta ikusirik ia eldu zela, utzirik bere lana, joan lasterka, ta ertxi zio ataria, ziola, eztaiela agertu ene begien alzinean; eztut nai aditu itzik Jangoikoai gezur in dionaganik. Eta ia atarira zelarik, barnetik Andreak erraten zio, o gizon desleala, zergatik asi zina ongi ez bukatzekos? Zergatik utzituzu lagun sandu gaiek? eta Jangoiko ona? Zer inen dut ia nik desditxatuak? Eznue mereji deitzea Martir baten bizikidea: deituko naute errenegatu batena. Laster akabatu ze nere gozoa; ta betiko izain da deshonrea. Zego Adriano ataritik kanpoan aditzen alako itzak, ta bañatzen ze gozos, ta betetzen ze korajes padezitzeko, ikusteareki andrearen korajea. Erraten zio amoltsu, idiki zadazu ataria, etzara ernegatu baten andrea, baizik Martir batena; ezi ez naiz eldu iges, baizik abisatzera zu, ofrezitu bekala, ta despeitzera, ta orreki banoaie bereala ofratzera ene biziaren sakrifizioa. Desengañaturik ia idiki zio ataria, ta errezibitu zue; ta elkar animatu zire sufritzeko martirio gloriosoa; momentu bateko penari darraiola korona, gozo, ta gloria betirokoa sandaen konpañian. Animaturik ala itzultzen ze Adriano bere karzelera: akonpañatu zue andreak: bidean galdetu zio arrek oni, ia disponitu zuen etxeko haziendas, eta gauzes, bizitzeko bera alargun, uzten bazute bizirik. Andre jenerosak errespondatu zio, etzazula ajolarik hazienda lurrekoas: logra zagun Jangoikoaren grazia, ta oneki dugu nai dugun ta bear dugun guzia betiko. Ellegaturik karzelera andre sandak berriro paraturik ango preso sanduen oñetan apatzen zizkiote kateak debozioreki, ta inbidia sandu bateki, eta zeren batzuk zeuden llagas, odoles, ta apostemas, ekarrarazirik etxetik oial garbiak, eta ebeki garbitu, ta kuratzen zitiote piadosa: eta lan goi segitu zue urrengo zazpi egun iraundu zutenetan, eskatus beti, zeudela arimo onareki, ta anima zezatela bere Adriano gura ere.

       Ondorean atra zuzte guziak katea batean, ta azkenik Adriano eskuak loturik atzerat: eta au presentarazi zute lenik enperadorearen alzinean, martirizatzeko lenik, gaste ta robusto bekala zuela indar iago, padezitzeko iago. Berexi zutelaik ortako, Martir lagunek erraten ziote, ea Adriano, garaia da, artzeko bere gurutzea, ta segitzeko Kristo: egon fuerte, beira zeruan prestaturik dagon korona, sufritzeko pasarazi nai diotena dena dela. Eta Natalia bere Andre noble garrek erraten zio, ea ene bizikide ona, para zazu biotza Jangoikoan sollik; bera egoin da zureki, ta lagunduko dizu: trabajua labur, ta premioa da eterno. Oroi zaite, nola pasatu duzun asko trabaju, zerbitzatus lurreko enperadoreari: orai sakrifika zaite zerukoari; obeki premiatuko dizu. Presentaturik Adriano egon ze animoso errespondatzen, ta defendatzen fede Kristioa, ta etzuela faltatuko munduko loxentxu ta meatxu, premio, ta tormentu guziengatik: orgatik azotarazi zue enperadoreak kruelkiro, ta gero laur saionek paraturik agos gora golpa zezatela makila gogorreki al guzia erru. Nataliak eman ziote berria berze Martirei, nola Adrianok asi zuen bere batalla: eska zezotela Jangoikoai, eman zezon indar ta konstanzia. Golpaturik atrarazi arteo entrañak, manatu zue enperadoreak itzultzeko karzelera: eta Andre animosa garrek arturik eskutik laguntzen zio joateko, ta erraten zio, o ene begien argitasuna, zein ditxosoa zaren! bada iltzen zara iltzenagatik zure amores. Ellegaturik karzelean guziek ematen ziote zori ona; besarkatzen, ta animatzen zute bukatzeko, asi bekala. Errespondatzen zue, aien orazioei zor ziotela berak zuen korajea ta gozoa Jangoikoak emana. Eta Nataliak garbitzen zio odol zeriona ta llagak; eta beraren exenpluareki eldu zire berze anitz andre piadosa konsolatzeko, ta kuidatzeko preso sanduak. Ori ikusirik, manatu zue Tiranoak ez usteko ematekirik an. Etze lotsatu orgatik Natalia, baizik arimo iago arturik, ebaki zue biloa, bestitu ze gizonki bekala, ta segitu zue bere tema sandua, animatzeko ta zerbitzatzeko Martirei: oroat in zute berzeek. Koleraturik Tiranoak manatu zue ebakitzeko Martirei zangoak eta eskuak. S. Nataliak eskatu ziote berdugoei asi zeizela bere senarraganik: eta ebakitzerakoan, o andre balienta! berak bere eskus idukitzen zitue senarraren eskuak ta oñak ebakitzerakoan, exortatus bateo irautera pazienzian: eta tormentu gartan despeitu zue arima Adrianok; eta Nataliak arturik esku ebakia eraman zue, ta guardatu zue errelikia bekala. Manatu zue Tiranoak erretzeko gorputz ilak labe batean: bitarteo goratu ze tenpestade andi bat ortots, oñastur, ta ausnarris; orreki lotsarriturik berdugoak joanik iges, andre sanda gaiek artu zuzte gorputz ilak aurkitu zirenak oso mellarik gabe, zein gero erman zire Konstantinoplara. Natalia jenerosa gelditurik alargun, gaste abrats ta ederra, nai zue Jaun andi batek bere bizikide enperadorearen manamendus. Aurkitu ze sanda susto berri andiagoareki: eskatu zue irur egunen epea: bitarteo eskatu zio Jangoikoai gogotik etzezan permiti uki zezan niork ere. Lotan izan zue errebelazio, enbarkatzeko bereala, ta joateko Konstantinoplara, nondik nai zuen Jangoikoak eraman beregana. Sandak utzirik etxe ta ondasun guziak, ta arturik S. Adrianoren eskua egin zue biajea, ta sarturik lekuan non zeuden ortzirik sandu gaiek, paraturik S. Adrianoren gorputzain gañean bere eskua, egin zue orazio, ta gero erretiratu ze deskansatzera. An agertu zekio S. Adriano erraten ziola, ongi etorria zarela Natalia ene arreba, Kristoren hume maitea, atoz gureki deskansatzera, ta errezibitzera premio mereji duzuna ta irabazi. Idatzarri ze sanda; kontatu ziote fielei bisione izana; lokartu ze berriz, ta loan despeitu zue arima. Ditxosa Natalia, jenerosa bekala. Nork eztu admiratzen alako arima? Jangoikoaren amore gura ain fiña? Zelo, koraje, ta gañarakoa? &

 

 

Urriaren 11.an

S. Proto, ta S. Jazinto Martirak

 

       Erromako senadore Jaun andi batek bere Andre Klaudia deituaganik izan zue alaba bat deitu zutena Eujenia. Egin zute Aita Prefekto Alexandriako, baita Ejipton; ortako bear izan zue joan arara, ta eraman bere familia guzia. Adinera zelaik Eujenia, eman zitio bi aio ta kuidazale juizio anditakoak, deituak Proto ta jazinto. Ze donzella, guzis ederra bekala, entendamentu anditakoa, ta agiz aplikatua estudioetara. Estudiatzen zue libru onetan, ta bi zerbitzuko gaiek bateo: eta beren juizio onareki, ta estudioareki, ta Jangoikoak argitzeareki ellegatu zire ezauntzera Infielen itsutasuna adoratzean Jangoikotako Demonioak, ta gizon gaixto izanak. Ezaundu zute eztaikela izan baizik Jangoiko bat Kristioek adoratzen dutena. Egin zire Kristio, ta obeki zerbitzatu naiez Jangoikoai determinatu zire irurak joatera ixilkiaz sartzeko Monje an zen monasterio batean. Bestitu ze Eujenia gizonkiaren habituas, ta bere bi mutil gaieki joan ze, ta eskatu zute Moneen habitua; ze Abade obispo sandu bat deitua Heleno: Onek ezaundu zue Jangoikoaren argis finjitzen zena gizonki, ta deitzen Eujenio zela Eujenia donzella, ta erran zio berari: baña ezaundurik Jangoikoaren inspirazios zela, utzi zue segi zezan bokazioa niori adiarazi gabe, nola zen: eta ala irurak bestitu zitue Monjeen habituas, ta irurak bizi zire agitz sanduki, espezialki Eujenio deitua ze santidade guziaren hispillu, guzien exenplu ta admirazio, de manera ezi il ondoan Heleno, egin zute guziek bere Abade ta Superiore, ta gobernatu zue txoil ongi, zeukatelaik etxekoek ta kanpokoek sandutako. Agitu ze Alexandrian heritzea grabekiro señora bat deitua Melanzia: berze erremedioek ez baliatzen, ta enkomendatu zute Abade sanduari, zeñen orazios Jangoikoak eman zio osasuna. Baña sendatu ondoan gero agitu ze señora gura beraren amores presa gelditzea, ustez gizonkia zen, de manera ezi okasio batez deklaratu zio bere biotzeko sua tentatus bekatura: despeitu zue ordu gaixtoan Eujeniok, ta erreprehenditurik grabeki atra ze bereala andik iges. Rabiosa emastekiak mendekus goratu zio testimonio falsua, nai izan ziola Abadeak bortxa egin ta deshonratu. Eman ziote kontu Prefektoari, baize sandaren Aita infiel oraño etzekiena deus bere alabas. Deiturik bere gana Abade Eujenio deitua: Joan ze au bere bi mutil izaneki Proto ta Jazintoreki, baña ia ezin ezaundu zituela: Prefektoa asi zekiote erreprehenditzen gogorki, ia Kristok Jangoikotako zeukatenak erakusten zioten bortxatzen ta deshonratzen matrona honratuak? Orduan Eujeniok errespondatu zio grabedade, ta modestiareki, bada denbora ixiltzeko, ta bada denbora mintzatzeko: Orai ikusko da Melanziak diona den egia, ta orrek erreprehenditzen didana: idiki zue alzinetik habitua, ta erakusteareki bularrak ezaundu zute zela emastekia. Guziak arriturik ta Melanzia gura konfunditurik, Prefektoa informaturik, au zela bere alaba Eujenia, ellegatu ze kristiatzera bere familia guziareki, ta utzirik an zuen kargua, ta ofizioa, gero izan ze Martir. Baña Eujenia ia ezaundurik zela emastekia, despeiturik konbentua, itzuli ze Romara Proto ta Jazintoreki, eta aien medios anitz kristiatzen zire. Ori jakinik enperadore Galienok preso inarazi zitue, ta pasarazirik asko tormentu, ondorean sentenziatu zitue degollatzera: ta exekutatu ze sentenzia egungo egunean 263 urtean: baña S. Eujeniaren martirioa zelebratzen du elizak Abenduaren 25.an. Beira zenbat manera duen Jangoikoak sandutzeko bere eskojituak, ta nola gaitzetaik ere dakien atratzen onak &.

 

 

Urriaren 16.an

S. Eufemia Birjin ta Martir
Kalzedoniakoa

 

       S. Eufemia Kalzedoniakoa, senadore Jaun andi baten alaba, izan ze donzella bat guzis juiziosoa, birtuosa, modesta, ederra, ta garbia. Egun batez zelebratzen ze festa andi bat Kalzedonian Jangoiko falsu Marte deitzen zutenari, eta Prisko Prokonsularen manamendus bear zute akuditu guzi guziek biziaren penan: Eufemiak etzue nai izan du asistitu festa indigno gartan: eta nola baize persona ain prinzipala, kontu eman ziote Prokonsulari, zeñek preso inarazirik nai zue ones eta gaitzes ekarrarazi adoratzera aien Jangoikoak. Ajola guti mostratzen zuelaik, meatxatu zio pasaraziko zitiola tormentu pensa zeizken guziak. Sarrarazi zue karzelean, ta iduki zue an zenbait egunes; ondorean presentaturik tribunalean, ta aurkiturik firme konstante Kristoren fedean, atormentarazi zue kruelkiro Tirano moldegaitz aberetzarrak: lenik azotatu burriñasko azoteeki: gero deskoiuntatu potroan: gero lotu zute errueda bati, txitxikatzeko ezurrak, ta zatikatzeko bera guzia: zeñatu ze, ta eskatu zio Jesus onari, sokorri zezon: sokorritu zio, ta libratu zue erruedatik, sendatus llaga ta gaitz guziak, paratus ederrago ta luzituago len baño, ta lotsatus berdugo guziak. Itxeki zute labe bat betea pikes, azufres, istupas, ta zarmendus: eta nai zutelaik bota artan bi ministro prinzipaleek, ikusi zuzte bi Aingiru sandaren bi aldetaik zeudela anparatzeko; ta etzire atrebitu. Eta manaturik berze biei, ebek in zute, baña berak erre zire, ta sanda gelditu ze mellarik gabe, bilo bat ere erre gabe. Etze ase Tiranoa tormentatus, eztare desengañatu Jangoiko andiaren asistenzia iten zionas. Manatu zue paratzeko dilindan, eta oñetaik arri andi pizu batzuk: etzekio baliatu on ere: gero inarazirik lurrean zulo andi bat, nola butzu barna bat, ta au beterik arrai, ta animalees, botatzeko an sanda jan zezaten ta konsumitu: baña guziek gaizkirik ez, baizik atenzio izan ziote ta erres peto. Guziau uste zue itsuak zela zorginderias: baña etze aspertzen. Manatu zue zerratzeko mienbros mienbro, ta fritatzeko zartegietan. Ekarri zuzte zerrak, baña burriña beraztu ze nola argizaria, sua itzali, ta sanda oso beti triunfatzen suaganik, burriña, tormentu, tirano, ta Demonioaganik. Azkenean manatu zue botatzeko sana laur leonei, ta irur artzei. Sandak ia joan naiak gozatzera bere esposo dibinoa zeruan, eskatu zio izan zezan plazer eramateas beragana. Aditua izan ze: ta ala atrarik zazpi baseizia gaiek, aietaik artz batek ozka bat eginik, utzi zue ilik: eta entenda zeien on izan zela onnaies, ura ta berze artzak eta leonak zegozkio inguruan erreberente geldi lamikatzen oñak.

       Iltzen orduan agitu ze terremoto, edo lurraren ikaradura lotsagarri bat; eta infielak lotsaturik joan zire iges; orreki sandaren buratsoek izan zute eskaida ona, ortzitzeko gorputz sandua an urbil, negar egines, tristuras ez, baizik gozos alako martirio, alako arimo, alako milagro, ta Jaunaren amoresko demostrazioengatik. Anitz miragarri egin zue gerostik ere Jaunak bere esposa maite gonen atenzios. Ukitus esponja bateki gorputz sandu gura, atratzen zute beterik odoles, baize abasto errepartitzeko anitz lekutan errelikiatako, ta mantenitzen zire odol-tantak oso bere kolore ta forma berean. Enperadore Mauriziok ez sinetsi naiez milagro gau, nai izan zue progatu bere eskus, ta atra zitue beterik odoles admiratus milagroa. Ortas landara atratzen ze urnatik atxon bat ain gozoa, ezpaita lurrean konpara daikenik.

       Baña guzien gañetik kontatzeko da milagroa agitu zena fede katolikoaren progu, ta konfirmaziotako. Sanda gonen tenploan zelebraturik konzilio jenerale Kalzedonense deitua S. Leon andiaren, ta Marziano enperadorearen denboran, kondenatus hereje Dioskoro ta Eutikes. Eben aldekoek dote etzela obratu egietafedearen konforme, baizik enperadorearen errespetos. Konzertatu zire ontan, eskribitzeko papel batean katolikoek beren konfesioa, ta herejeek berea berze batean: ta biak paratzeko sandaren gorputza zegon urnan: eta zein mostratzen zuen sandak bere gustokoa, ura zeiela egiaskoa. Ala egin zute, ta ertxirik urna, paratu zire orazioan, Jangoikoak egia atra zezan. Andik irur egunen buruan, presente zegolaik enperadorea, ta obispoak, ta jendeketa herejeen ta katolikoen, idiki ondoan urna, ikusi zute guziek, nola katolikoena zeukan eskuan petxoaren kontra, ta herejeena oinpetara botarik. Orreki ezaundu zute egietafedea. Kontatzen dute Glikas, Nizeforok, Zonaras, Metafrastek. Martirioa agitu ze Dioklezianoren inperioan &. &.

 

 

Urriaren 21.an

S. Mateo Apostolu ta Ebanjelaria

 

       S. Mateo Apostolu ta Ebanjelari, len deitzen ere zena Lebi, jaio ze Kana Galileakoan, non Jesu Kristok egin zuen lenbiziko milagroa konbertitus ura ardotan. Ofizios ze Publikano trebutuen kobrazale ta tratante, baize ofizio bat opinione ta fama gaixtotakoa: eta zegolaik jarririk bere alkian, Jaun dibinoak andik pasatzean beiratu zio, ta deitu zue erraten ziola, jaiki zaite, atoz, segi nazazu. Istantean guzia utzirik segitu zue: orra publikano zena eginik Apostolu, eztaien nior deskonfia; baña bateo, erakusten digu nola bear den aditu Jangoikoaren boza edo inspirazioa, ta obeditu bereala berandu gabe. Agradeziturik Jaunari ta afizionaturik disponitu zue konbita bat, non akuditu zuten berze asko publikanoek Jesu Kristoreki, orgatik murmuratzen baizute eskriba ta Fariseo hipokritek, bazkalzen zuela bekatarieki: eta Jaun dibinoak erres pondatu baizue itz bat agitz konsolagarria bekatarien, ez naiz etorri, dio, deitzera justoak, baizik bekatariak, ezi eztute Mediku-bearrik ongi daudenek, baizik gaizki daudenek. Ikasirik Kristoren eskolan doktrina zerukoa, zerura iganas geros Kristo, errezibiturik Espiritu Sandu biali ziotena, munduaren partizioan nork non predikatzeko, S. Mateori surtitu zekio Etiopiako Probinzia. Arara baño len eskribitu zue bere ebanjelioa ebanjelarien lenbizikoa, Hebreoen orduko itzkuntzan. Ellegaturik Etiopian predikatu zue Jangoikoaren gizon, ta enbajadore bekala sandu milagrosko prodijioeki, konbertitus jendeak zuzen-bidera. Garaitu zitue an bi sorgin beren Deabruaren arte gaixtos anitz gaixtakeria iten zutenak; eta jendea konsolatu ze, ta konfirmatu fede Kristioan, eta geiago ikusteareki biztu zuela erregeren seme ila, deitzen zena Ejipo. Orreki konbertitu zire errege ta erregina, ta beren humeak, eta jendearen geiena. Eta erregeren alaba Ifijenia deitzen zenak aditus Apostolua laudatzen birjinidadearen estadoa determinatu zue mantenitzea birjin bizi guzian; ta konsagratzea Jangoikoai erretiratus konbentu batean berreun donzella nai zuteneki akonpañatu. Iltze gero errege gura, ta arren ondorengoak Hirtako deituak nai zue ezkondu aren alaba Ifijeniareki, baize guzis ederra gorputz ta ariman. Mintzatu zio sanduari, onek ortara ekar zezan: baña kontra egin zue, zeren ezi prediku batean presente zegolaik Ifijenia bere errelijiosaeki, baitare errege berria bere prinzipaleeki explikatu zue matrimonioaren estadoa Jangoikoak paratu duela, ta nezesario dela matenitzeko mundua: bereala deklaratu zue zein gorago ta perfektoago den birjinen estadoa, zeñen kasos iten diren Kristoren esposa bekala; eta ala zelarik ia Ifijenia gloriako erregeren esposa, kendu nai liokena erori leikela Jaun andiaren indignazioan. Errege Hirtako aditurik on joan ze asarre meatxatus Apostoluari, eta berze egun batez meza erran ondoan traspasatu zute lanzadaka beraren ministroek odolestatus aldarea, ta botatus ila gorputza aldare-alzinean. Gero Hirtakok nai zue obligarazi Ifijenia ezkontzera berareki, baña etzukelaik logratu, manatu zue emateko su konbentuai: baña ikusi ze airean S. Mateo itzaltzen zebilala eta Hirtako Jangoikoaren permisios bete ze lepra ain gaixto doloreskoas ezi bere eskus edeki ze bizia. Apostolu sandu gonen gorputza egon ze il zuten ziudadean Nadaber deituan; gero pasatu zute Salerno deitzen den ziudadera Napolesen, non baitago egungo egunean ongi estimaturik, arrazio den bekala. Bere martirioa agitu omen ze Kristoren 90 urtean, Domiziano enperadorearen denboran. Hipolitok deitzen du birjinidadearen biktima &.

 

 

Urriaren 25.an

S. Fermin Obispo ta Martir

 

       S. Fermin deitzen ere dutena Firmino ta Firmio, Iruñeko seme ta obispo lenbizikoa izana, eta Nafarroako Patrono gloriosoa, ze Firmoren ta Eujeniaren hume, zein baizire nobleak ta prinzipalak Iruñean, eta Firmo Aita senadore ta konsejuko Jaun ongi estimatua ta honratua. Ze Tolosa Franziakoan obispo S. Saturnino, Jangoikoaren gizona proprioki, ta Kristoren enbajadore guapoa, S. Pedrok biali zuena Romatik onat, eta plantatu zuena ebetan errelijione Kristioa, ta bere odolareki erregatu zuena azkenean. Onek biali zue Es añara bere Diszipulo bat eskojitua ta sazerdotea deitua Honesto. Ellegaturik au Iruñean, egun batez noiz ere iten zen festa andi bat Jangoikotako zeuzkiten Demonioei ta gizonei, Jangoiko egiaskoaren zeloaren suas itxekirik, ta Espiritu Sanduas igiturik goratu ze animoso jendetze andiaren erdian, eta asi ze predikatzen banidade ta engañua Jangoiko falsuena, ta progatzen, eztela ta eztaikela izan baizik Jangoiko bat bizi erreal egiaskoa guzien prinzipio ta fin dena, kriatutuena zeruak ta lurrak ta gauza guziak, eta guzis poderoso bekala guzia bere Menean daukana &. Aditu zute prediku berri gau Firmok, Faustinok, ta Fortunatok, irurak baizire konsejuko senadoreak, eta admiratus Predikari arrotzaren ausardia, deitu zute berengana, eman zezan arrazio ta progu predikatzen zuenas. Sanduak sosegu andiareki deklaratu ziote egietafedea, progatus arrazio ta exenplueki, de manera ezi gelditu zire kasi konbenziturik egietafedeas: baña nai izan zute ikusi ta aditu beraren Maestrua Saturnino: eta ala enkargatu ziote Honestori ekarrarazi zezala Iruñera. Itzuli ze Tolosara Honesto: kontatu zio agitu guzia, ta eraizio kristioaren esperanza ta mostra onak zirela: Saturnino bereala mogitu ze Kristoren amores, ta Honestoreki etorri ze Iruñera, non bere grazia ta mintzaera onareki, arrazio ta milagroeki denbora labur Iruiñ bereko ta berze errietaik konbertitu zire berrogei milla, ta prinzipalki irur gaiek Firmo, Faustino, ta Fortunato, alzindari bekala segiarazteko beren atzetik jende gañarakoak. Eta S. Saturnino seguraturik ebetako eraizio onas, utzirik Honesto emen segitzeko lan ona, itzuli ze bera bere elizara Tolosara, non gero izan zen martir koronatua.

       S. Honesto enkargatu ze emengo Kristiogendeas, espezialki doktrinatzeas, ta azitzeas Firmoren semea Firmino, zelaik amazazpi urtetakoa; ta zazpi urtes atra zue sandu ta jakintsu abantallareki, ta enkargatu zio predikatzea Kristoren ebanjelioa: eta S. Fermin enpleatzen ze Apostoluen ofizio gortan ala Iruñean, nola Nafarroan barna, konbertitus millaka arimak. Ia denbora zelarik, biali zue Honestok Fermin, edo eraman bereki Tolosara, konsagratzera obispo Iruñeko. Orduko iltze Saturnino, ta arren lekuan sartu ze Honorato, zeñek ikusi zueneko Fermin, ezaundu zue Jangoikoaren argis, zeukala bere Majestadeak destinaturik lan andietako, ta eraikitzeko Jangoikoaren itza anitz lekutan. Konsagratzerakoan erran zitio itz gebek, Alegra zaite, ene humea, eskojitu baizaitu Jangoikoak bere Ministrotako. Zoaz arimo onareki jendes jende, errezibitu baituzu Apostoluen ofizioa ta grazia. Ez izan beldurrik, ezi Jangoikoa dago zureki zure lan guzietan. Baña abisatzen dizut konbeni dela pasa dezazun anitz trabaju beraren izenagatik, ellegatzeko gloriako koronara. (Moret ann. Nav. 1. 1. c. 3.) Konsagraturik obispo Fermin itzuli ze Iruñera, non errezibitu zuten guziek kontent Artzaitako, eta berak kunplitzen zue Artzai onaren ofizioa, trabajatus azitzen ta aumentatzen saldo Kristioa. Baña ikusteareki etzela ainberze bear emen, ta oroitzeareki errana S. Honoratok obispo ordenatzean, ta beraren bearrago zirela berze lekutan, utzirik emen S. Honesto, ta berze Ministro bear adiña, Jaunaren Espirituak igiturik ta kidaturik joan ze Franzia barna, ia ogeitamar urte beterik, eta pasatus Akitaniako erriak barna, baratu ze Agen deitzen den ziudadean Tolosaren ta Burdeosen erditsutan. Argiturik an zeruko doktrinas, pasatu ze sazerdote Eustakio deitu bateki Alberniako Probinziara, ta geiena irabazi zue Kristoren, naiz erresistenzia errua in zioten Arkadiok ta Romulok, zein garaiturik gero ere bataiatu zitue. Andik pasatu ze Andegabense deitzen zirenetara, orai Anjou, nongo ziudade prinzipalenean aurkiturik obispo sandu bat Auxilio deitzen zena, onen petizios egon ze an urte bat, eta irur ilabete, probetxu andia egines. Pasatu ze andik Belobako deitzen direnetara, orai Beobais, non Balerio Presidenteak persegitzen zituen gogorki Kristioak. Emen nola berak ezpaizue beldurrik, animatzen zitue ederki Kristio beldurtiak Presidentearen desgogora, zeñek sarrarazi zue karzel ertxi batean, ta azotarazi anitz aldis. Balerioren ofizioan sartu ze Serjio, zeñek oroat aborrezitzen zue errelijione kristioa, nola sandua. Nork erran zenbat pasatu zuen karzel ertxi gartan, ta ainberze denboras? baña gero ere jendeak libratu zue andik indarka, eta gerostik an predikatzen zue sueltoki, ta geienak ekarri zitue zuzen bidera: baitare fabrikatu tenplo bat S. Esteban Martir lenbizikoaren honratan. Despeitzean andik, oñak frinkaturik iduki zituen arri batean utzi omen zitue oñen kuntzeak, dirautenak oraño, deitzen dutela le pas de San Frenin, au da, S. Ferminen oin kuntzea. Pasatu ze andik Amiens edo Anbianora, non sartu ze Lastallaren 10.an.

       Amiensen zelebratzen ze festa egun gortan S. Ferminen sartuas an, zeren berareki sartu ze, nola gau ilunaren ondorean, iruzkiaren argi ederra. Faustiniano senadorearen etxean izan zue ostatu lenbizikoa: etxe guziaren konbersionea segitu ze bereala: ta irur egunes konbertitu zire iago ezi irur milla. Jangoiko falsuen sazerdote enbusteroek eman ziote kontu Presidenteei, zein bereala etorri zire Trebirisdik Amiensa: pregonarazi zute beren Jangoikoen benerazioa biziaren penan: Akusatu zute Fermin despreziarazten zituela, ta predikatzen Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa: berri eman ziote sanduari pasatzen zenas: bazeike eskapa, baña nai izan ze presentatu defendatzeko ausarki errelijionea. Emen nago, dio, neure borondates, ezi niori eztiot egin, ta ez egin naiko gaizkirik, baizik ongi guziei, erakutsis zerurako bidea, baita errelijione kristioa. Zara zu, erran zio Presidente batek, urratzentuzuna gure Jangoikoen tenploak, ta apartarazten jendeak enperadoreen errelijionetik? Nola deitzen zara? Nongoa, ta zer jeneraziotakoa? Errespondatu zue sereno, ni deitzen naiz Fermin: Españako Nafarroan jaioa muñeko ziudadean: Kristioa errelijionean, ta obispo ofizioan, bialia publikatzera Jangoikoaren ebanjelioa: desengañatzera engañaturik bizi direnak sinetsis ta adoratus ainberze Jangoiko falsu, eztelarik baizik bat egiaskoa, infinitoki ona, poderosoa &. Turbatu ze Presidentea Sebastiano deitua, ta iraren suan manatu zio an berean bear zituela adoratu aien Jangoikoak, ezperen pasaraziko ziola tormentu ta eriotzea. Konstanzia iagoreki errespondatu zio Firminok: admiratus jendea, ta ia ia atra naiak sanduaren fabore libratzeko. Jueza zego etxakin zer egin, eznai utzi bere eskupean zeukana, ta ez trebe kastigatzera an jendearen beldurrez. Disimulatu zue, bear zela artu denbora ikusteko ongi Ferminen kausa, ta erretiratu leku seguroan. Ala engañaturik utzi zute ermatera karzelera. An gero gau erdian biali zitue bere guardiak ebaki zezoten burua sekretoan: eta ala egin ze, ofrezitus Ferminek baliente ezpatai burua, ta Jangoikoai arima, Urriaren 25.an. Urtea neke da txuritzea. Guti gorabera bide ze Trajano enperadorearen, edo Adrianoren azkenerat, edo Antonino Pioren denboran, nola uste baitu S. Brauliok. Mor. ib. Ortziarazi zue Presidente Sebastianok leku txoil okulto sekretoan, etzezaten aurki Kristioek: baña fite galdu zue berak bizia edekirik bere soldadoek, plazer zutela Amiensdarrek. Eta Faustiniano senadore garrek aurkiturik S. Ferminen gorputz sandua, ortzi zue honratuki bere heredaje batean, Abladana deituan, zein konsagratu ze zemeterio, ta da lenbiziko izan zena leku gaietan: an egon ze altxaturik anitz denboras, naiz sanduaren memoria bizi ta berritzen zen asko milagroeki: laur eun ta iago urtes.

       Ellegatu ze izatera obispo Amiensen S. Salbio, zeñek logratu zue Jangoikoaganik milagros aurkitzea gorputz sandua, zeñen traslazioa zelebratu zute zeruak ta lurrak, ta izan ze agitz miragarri famatua prodijios, nolakoak apenas leitzen diren berze sandu bates. Obispo sandu garrek bada, ta jende guziak zue antsia andia, aurkitzeko tesoro altxatu gura: ia etsi zute etzela aurkituko, ezpazue agertzen zeruak: orgatik ze kontino klamatzea zerura orazios: Publikatu zue obispoak baru ta rogatiba, logratzeko grazia gura: eta bera etze atertzen eskatus: ta dirudi izan zuela zerbait señale, naiz ez klaro aski. Orgatik sandua Izotzillaren amirugarrenean joan ze leku gartara: an berriro zego eskatus humil antsias eta suspiros, mostra zekion: alako batez ikusi zue idikitzen bat batean zerua, ta andik jautsitzen argi-errañu eder miragarri bat lurreko leku bateraño: entendatu zue erran naziona: ta bilarazirik elizagizonak eta gañarako jendeak, asi ze bera aizur bateki idikitzen lurra leku gartan: segitu zute lan gartan gogotik ere; ta zerbaitto barnatu orduko asi ze atratzen fragranzia bat gozoa miragarriro, geroago ta geiago, ta barratu omen ze urrun berze errietaraño, eldu baizire jendeak, gizonkiak, emastekiak, aurrak ere atxon garren zeboareki. Agertu ze gorputz sanduaren urna: orduan zire bada jendearen kontentuak ta klamoreak: zerua ere, airea, ta mundua alegratu ze egun gartan, ezi zelarik izotzillaren erditsutan ta neguaren erruan, tenplatu ze ta berotu airea, kanpoak berdatu zire, plantak loratu, ta arbola franko fruitas eta ostos bestitu, ta sotoak ta larratzak bete zire arrosas, klabeles, azuzenas, ta lore mota juzies, festejatus ala sandu gloriosoa. Bildurik infinizio bat jende prozesiorako, ala nola erramu-igandean Jesu Kristoren triunfoan, ebakis arboletaik arramak, ta edatus beren tresenak pasatu bear zuen lekuan, klamatzen zute nola orduan, Benedictus qui venit in nomine Domini osanna. Bedeikatua eldu dena Jaunaren izenean, biba biba. Obispo sanduak negarra zeriola bozkariundes eraman zue ta paratu errelikia prezioso gura S. Mariaren tenplo berak fabrikatuan: Berze batzuek diote fabrikatu zuela S. Firmino konfesore ta obispo izan batek an. Paratu ze aldarearen pean urna prezioso ederrean: baña zerua enpeñatu ze honratzean sandu gau osoki, baitirudi onen atenzios erauntsitu zuela osasuna, ezi ez solamente ukitus urna, baitare loreak sortu zirenak, eta fruitak, eta arbolen arramak lurrera botatuak pasatzean, sendatzen zire heriak. Festa andi gau izan ze Teodoriko erregeren denboran 614 urtean. Moret. lib. 3. c. 3. §. IX. Andik ekarriak dire zenbait errelikia Iruñera: bat D. Pedro Paris obispoak, orai duela iago ezi 600 urte: gero berzeak berze batzuek. Milagro ta fabore egitentuenen testigo dire denbora guzietan, espezialki logratzean denboraldi bear direnak, dela erauntsi, dela ateri. Dudarik gabe sandu andia da S. Fermin, ta Patrono poderosoa, logratzen duena Jangoikoaganik ainberze grazia ta miserikordia. Zori onean dela, egin bez izan gaitzen gu alakoak, ezi mereji dezagun beraren patrozinioa. amen.

       Trajano sartu ze enperadore 98 urtean: Adriano 117garrenean: Antonino Pio 138garrenean.

 

 

Urriaren 28.an

S. Benzeslao Bohemiako errege Martir

 

       Sabel batekoak, baña ez jenio batekoak izan zire S. Benzeslao, ta Boleslao bere anaia; ura sandu, au Deabru: au azi zue gaizki bere Ama Drahomirak gaixtofikatuak, ta Kristioen etsai porfiatuak: ura azi zue ongi bere Amiña Ludmilak Matrona sandak, zeñek eman ere zio Maestru al zuken obena, erakutsi zezkion letrak ta birtuteak. Berez eldu ze ona Benzeslao, ta onera emana, ta imitatu zue Amiña sanda: kontra Boleslao gaixtoa berez, gaixtoago egin ze Ama gaixtoareki. Benzeslaori seme len ta andienari bekala zegokio gobernatzea bere Bohemiako erreinua, faltaturik Aita, il baize aurrak zirelaik; baña Ama alargun gaixtoak ezin soportatus mana zezan Benzeslaoreki Ludmilla amiñak, rabiosa zelos ta inbidias ilarazi zue au itorik bere tokareki, ta sartu ze manatzera infernuko furia bat bekala, ertxiarazis tenploak, debekatus etzezaten predika sazerdoteek, eztare erakutsi maestruek pena andien pean. Kendu zitue Pragan Juez Kristioak, ta paratu zitue infielak kastigatzeko Kristio ta prestu zirenak; ta ala guzia ze desgobernu ta perdizio. Orgatik indignaturik Jaundiek Ama seme gaixto gaien tiranias, arturik Benzeslao proklamatu zute errege. Errege eginik guzia ze modestia, debozio, karidade, kuidatus pobre beartsues Aita baten gisara, bere kostus, ta bere eskus erremediatus asko beartsu. Ze agitz beratx manso benigno: lastimatzen ze kastigatzeas nior, espezialki eriotzearen penareki, naiz mereji zuten. Gauas ibiltzen ze sokorritzen nezesidadeak, baitare bisitatzen elizak, naiz neguaren otz erruenetan, ta oin urtuxian elur ta izotzaren gañean utzis oinkuntzeak odolestaturik ta bero beroa. Bada mezako sakrifiziora zein zen afizionatu debotoa, nola explika? Ortako bear zen ogia ta ardoa berak bere eskus eraiki, landu, bildu, ta prestatzen zue debozios: eta sazerdoteak beneratzen zitue erreberenzia andiareki.

       Errelijiosotako zela obe ezi erregetako iduriturik, armatu zio gerra Radislao Dukeak, ta sartu zekio erreinua barna egines dañua franko. Etzirelaik aski, sanduak biali zition mandatariak, preziso izan zue atratzea peleara, ta ez usteagatik ixurtzera ainberze inozenteen odola, nai izan zue berak arreki peleatu bakarrik eskus esku. Artara ellegaturik, guruzearen señalea formaturik ikusi zitue bere bi aldetaik bi Aingeru, ta kontrarioak aditu zue boza bat erraten ziola, ez tira: ta lotsarriturik jautsi zalditik, ta bota zekio oñetara barkazio eske, ta besarkatu zire. Alaber Oton enperadoreak bilarazirik Inperioko Prinzipeak, ta ebetaik bat bekala Benzeslao Bohemiakoa, egun bates sobra luzaturik meza enzun zuena, ellegatu ze berant juntara; eta sospetxaturik zela suberbias, tratatu zute, etziotela in bear kortesiarik, zetorrelaik. Ellegatu ze, ta ikusirik bi Aingeru akonpañatzen eldu zirela, jaiki ze arriturik enperadorea bere tronotik, errezibitu zue ta jarrarazi bere aldakan, etzekitela berzeek motiboa: gero erranik enperadoreak, guziek egin ziote estimazio andia. Erran zio arrek eska zezala nai zuena, emanen ziola. Uste zue bai eskatuko zuela munduko zerbait gauza andi: baña sanduak solamente eskatu zio S. Bitoren besoa errelikia. Eman zio admiraturik modestias ura, ta berze anitz, eta erregeren tituloa, ta bere arma inperialeak. Itzulirik bere erreinura egin zue Pragan tenplo andi bat; artan depositatu zue errelikia gura, baitare bere amiña Ludmillaren gorputza, zein irur urteen buruan aurkitu ze oso bereganik errespiratzen zuela fragranzia bat zerukoa. Jangoikoaren alako demostrazioeki, ta bere birtute ta obra on anitz andieki ze Benzeslao agitz amatua ta estimatua bere basalloenganik, ta berze errege ta Prinzipeenganik: sollik aborrezitzen zute bere anaia ta Ama gaixtofikatuek, iago amatu bear zutenek. Erretzen zire an biotz-barnean, naiz disimulatzen idurian. Ezauntzen zue sanduak, ta berez izanik humila, beratxa, ez andinaia, zego ia utzi naiak korona, ta sartu naiak errelijioso, ta deklaratu ere zue bere deseo goi. Baña berantzen zuela iduriturik, etzute Amak ta anaiak pazienziarik esperatzeko orduraño: eta determinatu zute ilaraztea lenbiziko eskalda onean. Ara non ellegatu zen. Jaio zekio Boleslaori seme bat, bi anaien heredero izan bear zena: zeren ezi Benzeslao etze beñere nai izan ezkondu, baizik mantenitu birjin betiro: zelebratzeko festa, konbidatu zute sandua; eta konfesa komekaturik espazioreki joan ze: ta anaiak errezibitu zue agasajo andiareki agerrian, baña maliziareki biotz-barnean. Bi anaiak eta Ama jarri zire maian, ta asko denbora pasaturik, ia gau erditsutan sandua jaiki, ta kostunbratu bekala joan ze tenplora erregalatzera bere Jaunareki orazioan. Ama kruelak suturik su eman zio Boleslaori, akaba zezan bereala zegon lekuan. Joan ze armaturik armatueki; aurkitu zue belauriko anaia sandua, ta antxe iltzue bere eskus, ta in zue Martir. Gau berean Dinamarkako erregeak izan zue errebelazio, zelebra zezala Martir bekala S. Benzeslao iltzena bere anaiaren eskus; ta ala egin zue fabrikatus tenplo bat aren memoriatan. Ama kruel inhumana lurrak idikirik irestsi zue: Boleslao akonpañatu zutenak eriotze gartan guziak iltzire miserableki. Boleslao bizitu ze aborreziturik on guzienganik, zeren persegitzen zituen guziak; ta nai zuen ortzi sanduaren memoria: ortako gau batez atrarazi zue sanduaren gorputza zegon lekutik ermateko S. Bitoren tenplora, orreki milagro iten zirenak pensa zeien iten zirela S. Bitoren medios: baña zer dezake gizonaren astuziak Jangoikoaren kontra? Zaldiak zeramatenak kotxea gorputzareki gelditu zire leku batean ezin mogitus, argitu artaño. Orreki agertu ze maraña, ta sandua honratu ze iago, ta anaia akabatu miserablemente.

 

 

Lastallaren 1.an

S. Remijio Obispo Remsko

 

       S. Remijio Remsko Arzobispo, ta Franziako Apostolu gloriosoa jaioarazi zue Jangoikoak erremediatzeko erreinu gura noiz ta zegon kasi galdurik jendeen ta espezialki elizagizonen bekatues ta gaixtakeries, ta segi dan Jangoikoaren kastigoes, gerraes, plagaes, kalamidadees. Onen Aita eta Ama zire guzis onak, ta ia alzinatuak adinean. Ama deitzen ze Zilinia. An urbil eremuan bizi ze Jangoikoaren gizon sandu bat deitua Montano, zuena anitz komunikazio Jaunareki, ta zegokiona beti eskatzen erremedio ainberzeko galmendearen. Errebelatu zekio jaioko zela Ziliniaganik seme bat deitu bear zena Remijio, zeñek paratuko zuen erremedio. Konsolatu ze sandua, ta eman zio berri gau Ziliniari: onek dudan paratu zue nola zeiken adin gartan: baña sanduak seguratu zue baietz; eta bere esneareki azi bear du, eta esnetik kendu ondoan, garbitukotut nik ene begiok orren esnes, eta itzuliko zaida bista: ezi zego itsu. Guzia agitu ze erran bekala. Ia azirik aurra goizik agertu ze, Jangoikoaren eskojitua zela; ain ona ta onera emana! ain obeziente, humil, deboto, estudioso! Baña ez kutsatzeko munduaren izurrias, erretiratu ze leku soil batean, non bizitu zen ogei ta bi urteak arteo ortzirik bekala mundurako, baña fama egatu ze de manera, ezi ilik Remsko Arzobispoa, guziek eskojitu zute ortako, naiz ain gaste izanik. Sollik berak etzue nai niolatere etzela gauza: baña zerutik argi eder bat paraturik aren buru gañean, entendatu zute guziek, ta berak ere bai, on zela Jangoikoaren Kondatea, eta ala errenditu ta utzi ze konsagratzera.

       Gaste eginik Arzobispo etze gaste kondizioetan, baizik juizios betea, debotoa, perfektoa; bere itzak pizu ta neurrituak; aurpegia sereno, grabe, modesto, afable, beiratzeas ere kausatzen errespeto, amore, ta debozio. Predikatzean zue indar andia, zeren obratzen zue erraten zuena. Suberboeki ze tieso; humileki manso amoroso. Alfer beñerez, gustoen etsai beti, trabajuen adiskide, menosprezioen sufrizale, dirus pobre, birtutees abrats, ta biziorik gabe. Deshonestidadea espezialki erreprehenditzen zue maiz eta sendoki: ta guzietan kuidatzen zue bere ardies zelo andiareki, iduri baizue gizon bat zerutik etorria, edo Aingeru bat lurrekoa. Bere bizi on admirablearen gañetik milagroeki ere honratzen zue Jangoikoak. Botatzen zitue Demonioak gorputzetaik: ta bat eraman zutena S. Benitorengana, onek biali zue karta bateki S. Remijiori, konfuso alketurik gelditu baize ortas; eta humilegis exkusatzen zelaik, obligatu zute negarres: ta orazio eginik libratu zue persona, ta gero il zelaik ura bera biztu zue. Askotan bere ta berzeren bearretan suplitzen zue Jangoikoak, dela jatekoas, dela edatekoas. Itxeki ze su andi bat ziudadean erre baizue zati on bat: abisaturik sandua jarri ze orazioan, gero jaiki ta goratus begiak zerura suspiro bateki erran zue, o ene Jangoiko ona, eman bezo indar ene itzari. Erran ta joan ze surik erruena zegon lekura, ta formatu zue gurutzearen señalea: istantean sugarrak asi zire biltzen ta erretiratzen; sanduak segi atzetik; aiek aratago; alik eta bola gisa bat eginik atra ziren arteo portale batetik kanpora, guziek admiratus potestadea gizonai Jangoikoak emana. Errebelazios ikasi zue lendanik goseketa izanen zena Franzian; eta pobreen amores egin zue prebenzio bear orduko. Zenbait gaixtofikatuek pensatus karidade gura zela kodizia, eman ziote su graneroai, zegolaik urrun sandua. Abisaturik etorri ze, baña ia orduko zeuka suak arrapaturik guzia: eta etzelaik erremediorik, sosegu ta errepausa andiareki jarri ze berotzen, otz baizego: ta erran zue, nerea ezta inport, baña pobrettoei inen dioten faltagatik Jangoikoak kastigatukotu in dutenak lan gau. Ala izan ze: su eman zutenak guziak itzuli zire kebratuak, ta aien humeak ere bai, ta ondoreko guziak. Ez orduan solamente, baita berze askotan ere, sanduak erran itza, ta Jangoikoak paratu zue eskua, zela kastigatus, zela faboratus.

       Baña milagrorik andiena izan ze konbertitzea Klodobeo erregea. Zue onek bizikidea Klotilde agitz Kristio ona konsejatzen ziona beti kristia zeiela, baña beti protxurik gabe, ajolarik etzuela. Bearrak inarazi zio ajola, ezi gerra batean Alemanen ta Sueboen kontra zegolarik guzia galtzeko arriskoan, oroiturik inbokatu zue Jesu Kristo, ofrezitus bataiatuko zela, atratzen baze artaik. Bereala etsaiak eman zire igesai errege galdurik, ta gañarakoak errenditu zire Klodobeori. Biktoria goneki tratatu zue kristio egiteas: bereala erreginak abisatu zue S. Remijio, prestatzeko errege bataiatzeko: eta zeudelaik errege, erregina, ta Jaundiak S. Pedroren Oratorio batean aditzen sandua predikatzen ziotena, agertu ze an argi bat zerukoa, ta aditu ze boza bat ziona, Pax vobis, ego sum & Bakea zueki: ni naiz ez lotsa: bai manteni ene amorean. Bateo sentitu ze atxon bat gozagarria. Lotsaturik errege ta gañarakoak bota zire sanduaren oñetan: konsolatu zitue, zela Jaunaren kondizioa lotsatzea lenik, gero erregalatzea ta konsolatzea: erran ziote agituko zekiotena gero, ta in bear zutena, ta etzekiotela faltatuko Jaunaren grazia, faltatu arteo berek zuzen badean. Notagarri da erran ziona erregeri len erre zituenai guruzeak, Adora bez erre zuena, ta erre bez adoratu zuena; errateko izan bear zela izan zenaren kontrako aldera. Gero bataiatu zue; ta faltaturik krisma, ezin pasatus zekarrana jendetzearen utses, jautsi ze uso bat elurra bezain txuri zekarrana pikoan erredomatto bat krismareki, zein utzirik sanduaren eskuan etze ikusi iago. Ala bataiaturik errege, berze asko Jaun ta jende konbertitu ze, ta sandua gelditu ze estimazio andian, ta esku andiareki erreinu guzian egiten zue asko gauza on. Baña bera errefinatzeko iago, azkenerat kendu zekio begien bista, naiz geroago itzuli zekion. Bizitu ze laur ogei ta amasei urte, ta obispotasunean iruogei ta amalaur. Ellegatus bekala plazoa, zoeie despeitus bereenganik; errezibitu zitue elizako ordenamentuak debozio guziareki ta iltze sanduki Izotzillaren 13.an ta Kristoren 545 urtean. Egungoa da eguna, noiz aldatu zen bere gorputza leku batetik berze prestatu zioten leku dezente preziosoagokora: baña agitu ze milagro bat, ezin mogitzea niolatere zegon lekutik, eta ellegaturik gaua, eta zeudelaik sazerdoteak eta jendeak argieki kantatzen laudarioak, lokartzea guziak bat batean, ezin garaiturik loa. Idatzarri ondoan aurkitu ze gorputz sandua parturik berek nai zuten leku gartan, erakutsis zeruak, zein estimatua daukan. Onen medios in diote Jangoikoak lurrekoei anitz fabore &.

 

 

Lastallaren 4.an

San Franzisko Asis Fundadorea

 

       S. Franzisko Asiskoa, Serafin humanoa, sandu gora andia, ta anitz sanduen Aita, Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bizia, ta amantea, humila guzis, ta gora ezin iagos goratua Jangoikoaren grazias, da humilen ta pobreen exenplu ta konsolu, esperatzeko den pobreenak igatea gora, aurkitus grazia Jangoikoaren begietan, nai badu egin bere aldetik dezakena. Bere Ama erditzeko egunetan zegolarik, ta ezin libratus, ellegatu ze atarian pobre bat erran ziotena, eraman zezatela estrabille batera, ta bereala an libratuko zela. Ala egin, ta ala agitu ze, progatus ala diona Profeta errealak ps. 112. Nor gure Jangoiko Jauna bekala, bizi dena goienetan, ta beiratzentuena humilak zeruan ta lurrean? goratus lurretik beartsua, ta ongarritik altxatus pobrea, plantatzeko Prinzipeeki, bere jendearen Prinzipeeki. Ori da S. Franzisko plantatu duena an gora serafinen ertean. Aitaren ofizioa, baize Merkatari, segitu zue prinzipioan, baña prestu beti; ta liberal espezialki pobreendako. Bein, ez usatu bekala, despeitu zue bat eman gabe: akorduratu ze bereala, ta jaiki, ta joan, eta erdetxirik karrikan eman zio abasto: eta egun gartaik alzina in zue proposito ez despeitzeko nior eskatzen zionik Jangoikoaren amoreagatik. Eta ala ematen zue noiz nai, ez solamente diru ta jateko gauza, baita bere gañeko tresenak ere. Aitak beldurrak galtzera bota zezon hazienda, erman zue obispoaren alzinera, in zezan an zesione aren ondasunen. Sanduak egin zue, ta utzi zizkio zamazkien tresenak ere, ziola, orai obeki zukela erran Jangoikoai Aita gurea zeruetan zaudena. Ia treseneki bateo despeitu zue munduko afizione guzia, eta estalirik an eman zioten ongarina iduri bateki joan ze larre batera kantatus Jangoikoaren laudarioak. Atra zekizkio ladronak, ta galdeginik nor zen, errespondatu zue animoso, ni errege andiaren pregonari. Golpatu ta bota zute an elur-leze batera, nondik atra zen alegre padezituas zerbait. Ala usatus izatera despreziatua ta maltratatua zoeie plantatus humildadearen ta morfizikazioaren zimendu barna sendoa, goratzeko santidade andiaren fabrika igan bear zena gora gora. Bere bizia ze kuidatzea heries, espezialki leprosoes, apatus ere aien eskuak; eta ia nola bera enpeñatu zen apaltzera bere burua, Jangoikoa ere dirudi enpeñatu zela goratzera bere sierboa, ezi eman zio grazia sendatzeko. Gizon bat zuena matelean kanzilla bat, janes zeramana itsuski agoa ta aurpegia, egonik S. Pedroren elizan Roman aurkitu ze S. Franziskoreki karrikan, ezaundurik gizon sandua zela, bota zekio oñetara: sanduak etzue permititu, baizik arrapatu besarka ta apatu zio kanzillareki agoa zeukana erdi janik: eta o Jangoikoaren grazia! istantean gelditu ze sano ta garbi garbia. Au guziau ze su iago ematea sanduari, amatzeko iago bere Jauna, ta zerbitzatzeko bere pobreetan. Eskatzen zue limosna sanduak, bizitzekos humilki len abrats ikusi zuten lekuetan: ematen ziote, baña etzekie guardatzen, lenbiziko pobre aurkitzen zuenai ematen zio ia dirua, ia tresena, ia edozein gauza zukena; zeren ezi ez solamente Jangoikoaren manamenduaren konforme amatzen zitue proximoak, pobreak berexki, baizik iago ezi bere burua; ta obeki errateko, bere buruaren kontra beti, ta pobreen fabore ze. Ikasi zue Kristoganik utzi baize iltzera ere, guri bizia emateagatik.

       Eman ze sandu gau egotera maiz ta espazioreki orazio mentalean; prinzipalki pensatzen Kristoren pasioan: eta bein agertu zekio bere Majestadea guruzifikaturik bekala, ta utzi zue sandua ain beterik amores, lastimas, konpasiones, ezi ia oroitzeareki sollik urtzen ze negarres, ta bizi guzian segitu zio pasione gonek maneraz, ezi azkenerat galdu zekio begietako bista negarren utses. Orazioan zoeie prebenitus sandua, fundatzeko bere errelijionea. Bein erran zio, Franzisko, zoaz, konpon zazu ene etxea, erortzera doaiena. Entendaturik materialki konpondu zitue irur eliza, limosnak bildus andik eta emendik: eta azkenik Porziunkula deitzen den Sta. Mariaren eliza. Emen asi ze Jangoikoaren errebelazios ematen prinzipio fundatu zuen errelijioneari: aditurik ebanjelioan kontatzen Kristok errana Apostoluei biali zituelaik predikatzera, ez ermateko urre ta zillarrik, ta munduko prebenziorik; on entendaturik, erraten ziola berari, kendu zitue oñetakoak, bota diruak, ta habitu pobre bat ertxiturik kordon bateki, asi ze bizitzen Apostoluen bizia, ta predikatzen penitenzia. Joan zekizkio arrimatus lagunak: eta ia bildurik anitz, eskribitu zue erregla, ta joan ze Romara prokuratzera aproba zezan Aita sanduak, baize Inozenzio III.a 1209 urtean. Prinzipioan dudatzen zue aprobatzean errelijione berririk: baña gero izanik bisione-iduri bat, erortzera bekala zoeiela bere Letrango eliza, eta pobretto batek soñak arrimaturik zeukala tieso etzeien erori, entendatu zue ura zela S. Franzisko sustentatzeko Eliza Katolikoa: eta konfirmatu zio bere erregla. Asi zire predikatzen, mias baño, obeki bizimoduas Jangoikoaren itza, ta Jangoikoak bialtzen zitio langin bear bekalakoak, eta ainberze, ezi errepartitzeko nola bear zen, bildurik kapitulo jenerala Porziunkulako elizan, joan zire borz milla errelijioso arara; eta asentaturik an gobernua, partitu zire lekuetara. Nai zue sanduak aproba zezon erregla urbilen Aita sanduak, baize Honorio III.a Ortako iganik oian batera baru ta orazio kontinoan an eskribiarazi zue erregla, nola errebelatzen zion Jangoikoak. Eta aditu ze boza bat zerutik ondorean, Franzisko, erregla gontan ezta deus zurea; nerea da guzia: eta guzia nai dut guarda daien itzez itz: ezi nik Makit gizonak dezakena, ta laguntza nik emanen diotena. Ala konfirmatu zue Jangoikoak erregla, ta bereala bere bikarioak Aita sanduak. Eta erregla bizia ze S. Franzisko bera.

       Nork edo nola pintatu sandu gonen bizimodu sandua, eta birtuteak? nola pensatu ere? Humiltasuna zerbait aipatu da; den guzia ezta posible, zeren guti ze kontatzea bere burua deustako, ta gaixtotako, ta deseatzea beti desprezia zezaten: orren billa zebila, ta on ze bere gustorik andiena. Humillegis etze atrebitu ordenatzera sazerdote, ta gelditu ze Diakono beti: ta sazerdoteak beneratzen zitue ainberze, ezi erraten zue, aurki balez bateo sazerdote bat, eta sandu bat zerutik jautsia, lenik apatuko ziola sazerdoteari eskua, ta gero inen sanduari erreberenzia, zeren esku gaietaik artzen dugun sakramentua. Humillegis ere asi ze dudatzen, obe ote zen erretiraturik bizitzea orazioan, edo segitzea predikatzean: eta konsultaturik, Sta. Klarak eta berzeek konsejatu ziote segitzea. Humillegis errenunziatu zue izatea Jenerale, ta egoten ze obediente edozeñi, baita kozinariai ere: Humillegis beti bear zue eraman habiturik zar zarrena, ta iduri bazekio norbaitena zarrago, trukatu bear zio: eta iltzerakoan kendurik habitua, eman ziotelaik limosnas, zego kontent deus gabe zoeiela mundugontaik. Humillegis uste zue, ta erraten zue zela munduko bekatari guzien andiena: ta erraten ziotelaik nola zuken erran on egiaz, errespondatzen zue, zeren egin balitio Jangoikoak ladron bati edo bekatari andienari, niri egintindan faboreak, bailitzake agradezituago ni baño; eta ni utzi banindu bere eskutik, izanen nitza gaixtoago aiek baño. Penitenzian bada exzeso egin zuela, berak ere il baño len ezaundu zue, ta konfesatu zue, exkusatus egin zuela seguratzeagatik kastidadea. Birtute gau bada guardatu baizue, mortifikatus milla maneras, naiz Demonioak egiten zuen eginala deskuidarazteko. Bein orazio ondorean aditu zue boza bat ziola, o Franzisko, edozein bekatari den, konbertitzen bada, barkatuko dio Jangoikoak: baña iltzen duenak bere burua sobra penitenzias eztu barkaziorik. Gelditu ze dudan, nor ote zen erraten ziona; baña sentiturik tentazio erru bat, ezaundu zue zela Demonioa. Bereala disziplinatu ze fuerteki, gero bota ze elurrean, nola iten zuen askotan garaitzeko etsaia. Miragarriro kuidatzen zue kentzeas okasio ta peligroetaik, ta tratatzeas emastekieki: eta erraten ziote bere errelijiosoei, iago fiatzen dena aisago erortzen dela; eta okasioan fuertea iten dela flako; ta emastekieki anitz tratatzea ta ez tentatzea dela ain inposible, nola brasen gañean oin urtuxian ibiltzea, edo sua kolkoan eramatea, ta ez erretzea. Zer iteko duzie aieki, ezpada konfesatzeko? Demonioa dabilala eskaida billa, ta barin badu nondik arrapatu, ezpada baizik bilo bat ere, gerra fuertea inen du. Alakoa da sanduen mintzaera mundukoaren kontra. Orgatik bere gorputza deitzen zue astokoa, zurriago bear zuena, karga anitz eraman, anitz lan ta guti jan. Alferrik nior ere etzue ikusi nai, ta alakoa deitzen zue Fr. moska, errateko uliaren gisara dela. Guziareki agitz ze beratx benignoa berzeendako, beretako zena ain gogorra. Elizagizon aundi bat bizimodu gaixtotakoa zego agitz heri: nai ze sendatu: billatu zue sandua: ortako billatzentute gaixtoek sanduak, ez imitatzeko. Ermanarazirik sanduagana eskatzen zio negarres, zeñazezala gurutzearen señaleas. Sanduak amoltsu, baña grabe, erran zio, nola eskatzen dida in dezoten gurutzearen señalea, delarik gurutzearen kontrario bizimoduan? Nik mendiat konpasiones: baña beira, ezi Jaunak senda ta on itzultzen bada gaixtora, izain duela kastigoa andiago. Egin zio sanduak guruzearen señalea, ta Jangoikoak eman zio osasuna: baña Jaunarrek etzue utzi lengo kondizioa betikos: eta ala gau batez zegolaik etxe batean, erori ze gañeko tellatua, ta guziak eskapaturik, ura arrapatu zue pean. Baña ezta posible kontatzea milagro guziak; ain guti Jangoikoak sanduari egin zition erregaloak.